kopla - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

kopla
koplari

 
KOPLA

Kopla izenak bertsoa esan nahi du, bereziki kanta edo kantu baten ahapaldi bakoitza (Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia ). Iparraldean kobla esan zaio. Izenaren bi forma horietatik eratortzen dira koplari, koblari eta koblakari hitzak, hau da, koplak edo koblak ontzen edo ematen dituena . Gaur egun, iparraldean ohiko esa nahi horri irmoago eusten zaio, koblakaria bertsolaria delarik. Hegoaldean, berriz, sarturik dago kopla zaharra eta bertso berria bereiztea, eta, horren ondorioz, kopla ria nahiz koblakaria eta bertsolaria ez dira gauza bera.

Kopla zaharrak eske bertsoak dira bereziki. Ohitura da zenbait festaburu jaki netan, lekuan lekuko usadioen arabera, auzokoei jai zoriontsuak opa izatea, bertsoak kantatuz egin ohi delarik zoriontze hori, hau da, koplak kantatuz. Eske bertsoen parte bat oroitzapenean gordetzen da, eta berdin errepikatzen da urte oroz. Nahiz eta festaburu eta herri batzuetan eta besteetan konpli ohitura, klixe komunak daude han eta hemen, formula berberak edo antz-antzekoak, trikitixaren laguntzaz abestekoak. Testu berdina dabil kopla zaharretan.

Koplaria ez da nahitaez bertsolaria, baizik eta festaburuko bertso altxorra buruz dakiena, une jakin batean altxor hori erabiltzeko gai dena. Koplaria bertsolari izatea hobe da, baina ez beharrezko. Bertsolariak, kopla zaharrak jakiteaz eta erabiltzeaz gain, bertso berriak ere kanta ditzake uneari egokituak, bat-batekotasunaren komunikazio berezia lortuz.

Azterketa literarioak ugaldu diren heinean, kopla hitzak esanahi berriak hartu ditu euskal olerkiaren esparruan: batetik teknika bat da, irudiaren eta mezuaren arteko lotura egiteko modu bat; eta bestetik, modulu metrikoa ere bada, koplaren moldea oinarri hartuz, antzeko egiturak sailkatzeko bide ematen duena. Teknika hori eta modulu hori, lehenik, adibide bat erabiliz demagun:

‘Hau haizearen epela; 8a airean dabil orbela. 8a Etxe hontako jende leialai 10 gabon Jainkoak diela’ 8a

Kopla horrek bi une ditu: sarrera estilizatua eta bertso-azken figuratiboa, mezu argia. Hasierako pintzelkadan, oihu esaldi bat dauka koplak, haize epelari eta orbe lari josia; eta gero, errematean, ohiko diosala, gabon opa dielarik etxekoei. Pentsamolde klasikora jarririk dagoenak, berehala antz ematen dio ez dagoela par tikularik bi parte horiek elkartzeko, ez eta hitz berdinik ere lotura logiko bat egin ahal izateko bi urrats diskurtsiboen artean... ‘Hau haizean epela... gabon Jainkoak diela’. Zerk lotzen ditu orduan bi parte horiek? Haize epelaren sentimen atseginak, eta gau on baten atseginak. Ez da, beraz, lotura logikaren elementuz egiten, partikulaz eta hitz berdinez, baizik eta sentimen berdinez egin ohi da, transposizioa dagoelarik etxearen kanpoko atseginetik eta ontasunetik etxe barruko atseginera eta ontasu nera.

K. Mitxelenak irudi ordezkaria izendatu zuen koplaren hasierako parte estiliza tua, eta irudi fokala azkena. Manuel Lekuonak itxurazko inkoherentzia bat ikusten dio bi parteon artean dagoen saltoari, eta euskal poetika herrikoiaren gauza bere zitzat dauka. Bestalde, A. Zavalak ez du ikusten hor pentsamolde diskurtsiborik, intuitiboa baizik, eta fenomenoaren arrazoi filosofikoak argitzen ditu. Aipa daiteke, bestalde, koplaren teknika oso erabilia dela euskal poetika herrikoian, eta A. Oihenartek euskal metrikaz eginiko saioan (1665) euskal poetikaren ezaugarri bere zia zela oharteman zuen.

2.- Kopla izena erabiltzen da modulu metriko sail bat izendatzeko ere. Iparraldean izen orokorra da eta bertsolariari ere koblakari deitura ematen zaio han, Bizkaian, aldiz, bi puntuko eske bertsoak izendatzen ditu. Funtsean eske bertsoe tan erabili ohi den modulua hartzen da kopla eredutzat. Kopla moduluaren para digma honako hau da: 8a| 8a| 10-| 8a, Iparraldean nahiz Hegoaldean. Horren bereizgarriak dira, batetik neurtitz edo bertso lerro puntudun laburrak jarraian ema tea (8a| 8a), eta bestetik hamar silabako hemistikio puntugabe bakarra tartekatzea (10-), diskurtso poetikoa lasaitzen eta esanahitsu bihurtzen duena. Lerro jakinak ditu beraz, anisosilabikoa da eta monorrimoa. Estrofa eredu horri kopla deitzen zaio, eta kopla nagusia, kopla luzea, kopla ertaina, kopla txikia bereizten dira. Ikus E STROFA . III Multzoa: koplak.

[J. M. L.]

B IBLIOGRAFIA

L EKUONA , M.: “Literatura oral vasca”, Idazlan guztiak , Kardaberaz bilduma, 22 z. , Gasteiz, Gráficas Eset, 1978, 259-540 . L EKUONA , J. M.: “Euskal estrofez” , Euskera , XXXIX (1993), 1187-1219 . M ITXELENA , K.: Historia de la literatura vasca, jat. 1960, Erein, Donostia, 2001 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: copla
 fr: couplet
 en: couplet

 
KOPLARI

1.- Koplak ontzen edo ematen dituen bertsolaria. Hitz hori iparraldean bezala erabiltzen da hegoaldean ere: “Koplarien tema”, “hiztun eder eta koplari sonatuak” esan izan da. Gehienetan, ordea, hegoaldean koplaria izaten da festaburuetan, ohi tura den leku haietan, ohiko eske bertsoak edota bertso berriak kantatzen dituena, gero taldeak errepikatzen dituela. Ez da nahitaez bertsolaria, horrek trebakuntza beteagoa eskatzen baitu, teknika landuagoa eta plazako jarrera.

2.- Iparraldean, bertsolariari koblakari esaten diote beste gabe, “Etchahun zuberotar koblakari dohakabearen neurtitz zirtalaria” (Orixe); eta koblakarietan sartzen ere dira bertsoak idatziz egiten dituztenak, “Elissamburu, Otchaldek, Zaldubyk eta bertze koplakari handik” (P. Lafitte) “Dechepare zaharra eta antxine ko koplakariak oroit arazten dizkigu” (A. Irigarai).

[J. M. L.]

Ikus, halaber, B ERTSOLARI , K OPLA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: rimador
 fr: improvisateur
 en: improviser

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper