kontzesio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KONTZESIO

(lat. concessio, konbergentzia, kontzentzua)

Kontrarioaren arrazoi onak hein batean onartzea, baina eragozpenak jarriz eta zirkunstantzia, iritzi, gertaeren pisua azpimarratuz, horiek hizlariaren aldeko tesia indartzen dutela. Aurkariaren argudioak onak direla aitortzen da, baina hobeki deu seztatzeko asmoz. Beste batzuetan, itxurazko kontzesioa edo amore ematea da, ironikoa ( sinkoresia ). Argumentatzeko forma taktikoak dira. Beste pentsamendu figura batzuekin batera ( dubitatio eta abar), tresneria psikologiko eta erretorikoaren parte dira, hizlari edo idazleek erabiliak, entzule edo irakurleak beren alde jartzeko.

Adibidez, 1903an elizgizon-serorak kanporatzean, Frantziako gobernamen duak, egitate horren arrazoitzat emanik haietako batzuek negozioa zerabiltela, Hiriart-Urrutik onartzen du haien hutsa, baina kanporatzeko estakurua baino ez dela dio:

“Nahuzue azkenean onets dezagun, fraide eta serora kendu edo kentzeko hoitarik, han hemenka, zenbeitek negozio soberaxe zerabilkatela? Beren eta bertzen onetan hobe zuketela biribilxago egoitea?. Zabal-zabala, barnean emaiten deraukun bezala, hemen erraiteko, ez goazi batere horren kontra. / Bainan ez ote zitazken ozkan ezar, hutsean zirelakoak, elizako buruzagiekin hitz-hartuz?” ( Eskualduna , 829, 1903).

Azken esaldian, galdera erretorikoa da. J. Etxepareren “Amodioa” saioan, ikas le ohiak eztabaidan ari direla, notarioak dio:

“Amodio osoak bibita du manatzen. Aitamek, aitamatu direnetik, ez dakite gehiago zer den amodioa.”

Eta kontalari eta hizketa lagunak ihardesten:

“Bazitakek, bazitakek egian hizan. Bainan hik diokan bezala egin balezate denek, lurrak dauzkan gizon eta emazte guztiak jar balite elgarri so, elgarren koi, ondoriorik uzteko axola izpirik gabe, laster gure motakorik ez litakek ageri nehon nehor. Gure mota ezezta litakek.” (J. Etxepare, Buruxkak )

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: concesión
     fr: concession
     en: concession

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper