klasizismo - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

klasizismo
neoklasizismo

 
KLASIZISMO

Maiz, klasizismo hitzari literatura eta arteen historiaren arloko sailkatze katego ria hutsaren balioa eman izan zaion arren, gogoratu beharrekoa da mundu ikuske ra zabal eta, aldi berean, mugatu baten erreferentzia egin izan duela Frantziar Iraultzaren ondoren sortu eztabaidetatik bizkarreratu zaion esanahiak. Garai harta ko erromantizismoak onartzen ez zituen literatur estilo, arau eta konbentzioak barne hartzen zituen oro har.

Guztiarekin ere, garai eta tradizio bateko autoreen obretan isuritako ezauga rrietatik inferitu izan den kategoria horrek aski erabilera bateratua izan du azken urteetako literatura eta arte esparruan, nahiz eta erabilgarritasun horrek berak maiz zehaztapen faltaren hazia ere ekarri izan duen muinean.

Izatez, definizioa finkatzen saiatzean, hitzaren polisemiak ez du bidea erraztu. Ekonomikoki goi mailako hiritarraren edota, literatur esparruan, imitatua izateko idazlearen ezaugarria erakustetik, kanon zehatz batzuk zaintzen dituen mugimen duraino, esparru aberatsa aurki daiteke kontzeptuaren ikuspegi luze zabalean esa nahiei dagokienez.

Ezin ahantz daiteke, halaber, arkitekturan biziki geroago islatu zela klasizismo aren fenomenoa (XVIII. mendean), eta kategoriaren kontzeptualizazioak berankor tasun horren berri ere eman behar zuela ezinbestez.

Nolanahi ere den, klasizismo hitzak batez ere Frantzian sortutako literatur esti loari ematen dio izena. Kronologikoki ere –eta ez da kasualitatea– Frantziako bote-re absolutuaren loraldiari dagozkio parametro klasikoak, Luis XIV.aren agintaldiare kin (1660-1715) identifikatzen baitira haren ziturik garrantzitsuenak.

Frantzian heldutasun punturik garaiena 1660 eta 1685 artean izan ondoren hedatu zen haren eragina Europan barrena. Jatorriz, eta mugimendu gisa, mugi mendu errenazentistaren itzalpean sortua da klasizismoa, balio klasikoak (oreka, edertasun eta betegintzarrerako joera, xumetasun nahia, arauen beharra, idazle greziar eta latindarren eredugarritasuna...) inork baino gehiago goresten zituen humanismoaren eskutik batez ere. Eta klasizismoaren oinarri teorikoak jarri zituzten lehenak Aristotelesen Poetika z ziharduten exegeta eta itzultzaile italiarrak izan bazi ren ere, zehazki Robortello (1548) eta Caligero (1561), 1630eko hamarkadara arte ez zen klasizismoa zinezko doktrinatzat formulatzen hasi, eta gertalekua ere zeha ro aldatuko zen, izan ere, aurrerantzean, esparru frantziarrak eraman zuen literatur estetika berriaren teorizazioaren eta praktikaren aitzindaritza.

J. Chapelain, Guez de Balzac, A. d'Aubigné eta beste zenbait idazle frantzia rren ekarpenak zeharo erabakigarri gertatu ziren doktrinaren egituraketan. Esan gabe doa Frantziako administrazio publikoaz jabeturik zegoen burgesia ikasiaren (funtzionario, legegizon eta abarren) prestakuntza intelektual-arrazionalista eta lite ratura eta arteetarako zuen zaletasuna funtsezko suertatu zirela klasizismoaren ezarpen arrakastatsuan.

Arrakasta hartan, dena den, ezin ahantz daiteke mendearen lehen erdialdean frantses hizkuntzaren erreformak eta, R. Descartesen eskutik, metodo matematiko aren eredugarritasunak eta haren premiaren. aldarrikapenak izan zuten protagonis moa.

Literatur fenomeno gisa, bada, frantziar letren arloan garatu eta gailendu zen klasizismoa nabarmenenik, eta bertan izango zuen prezeptibismorik estuena ere. Ondoko urteetan, Europan barrena hedatzen hasia zen espiritu kritikoak eta enpi rismoan gero eta errotuagoak, estetika barrokoari muzin egin ahala, bat egingo zuen arrazionalismo aratza zerion klasizismoaren ereduarekin. Beranduxeago baina, kanon estetiko frantziarren ildotik abiatu ziren literatura europar nagusiak, betiere mugimendu neoklasikoen bitartez.

Funtsezko ezaugarrien artean, estetika barroko garaikideari isurtzen zitzaizkion eszeptizismoaren, egonezinaren, gehiegikerien eta inspirazio eta forma askatasu naren aurkako erreakzio moduko bat izan zen klasizismoa, egia eta edertasuna iriz pidetzat harturik, estetika koherente eta arrazionalki oinarritutakoa eraikitzeko asmo garbi batez estalitako erreakzio larria izan zen.

Grezia eta Erroma klasikoaren literatura eta artea aldarrikatzean (erabateko betegintzarre eredugarria antzematen baitzen aldi hartako arte parametroetan), estetika berriak Antzinate Klasikoaren imitazioa planteatzen zuen arau nagusi gisa, betiere gizakiaren izaeran eta naturan oinarrituz eta, fantasiaz honantzago, egiantzaren kontzeptua ezinbesteko bilakatuz.

Gizakia lehenbiziko xedetzat harturik, haren inguruko problematika izango da klasizismoa kezkatuko duena. Alabaina, berezitasun guztietatik harantzago dagoen gizakia izango da klasizismoaren helburua, gizakiak iraunkor duen muina. Literatur planteamenduetan ere, ondorioz, beste arloetan bezainbeste arbuiatuko ditu klasi zismoak ezohikoa eta bitxikeria, eta gizakiaren baitan eta naturan dagoen betiere koa hautatu zuen imitazio eredu gisa.

Metodologikoki literatura lanetan planteamendu xumea eta erraza gailendu zen, hots, konplexutasun gutxiko ekintza, eguneroko arazoetan oinarritua eta arauei estuki jarraitzen diena. Arauek, mugatu bainoago, arautu egiten dute sortze proze sua, bideratu, barne indar hezigabeak diziplinatu eta literatur edertasunaz erditzen lagundu.

Frantziar klasizismoaren aitzindarien artean, F. de Malherbe eta gisa horretako autoreak ezin ahantz daitezkeen arren, autorerik ospetsuenak geroago etorri ziren, N. Boileau, J. Racine, J. B. Molière, J. B. Bossuet eta La Fontaine, haiek zehaztu baitzuten eta gauzatu corpus doktrinarioa.

Bereziki azpimarragarriak izan ziren poesiaren esparruan N. Boileau eta La Fontaineren ekarpenak. Azken horren obra mendebaldeko herri iruditerian arras iltzaturik geratu zen, eta alegien generoaren garapena ekarri zuen; N. Boileauk, aldiz, autore klasikoen teorien sistematizazioa eta dibulgazioa izan zituen ondorio nagusi; areago, haren Poetique (1674) lana ondoko urteetako idazle klasikozale en araudi bihurtzera iritsiko zen. Ezaguna da, ildo horretatik, irudimena kontrola tu eta sentimenduak arrazoiaren menpe jarri ahal izateko eraturiko prezeptibismo hark izan zuen eragina genero guztietan, besteak beste antzerkigintzan, hiru uni tate edo arauaren bitartez osaturiko formula edo eredua: “ Qu’un lieu, qu’en un jour, un seul fait accompli. Tienne jusqu’a la fin le théâtre rempli. “ (Chant III. Les grands genres ).

Baina arauok ez ziren inondik ere ezarpen edo zama astun gisa ulertzen, arte-lana taxutzeko premiazko tresnatzat baizik. Adibide ezin hobea da J.Racinen tra gediek estuki zaintzen duten prezeptibismoak erakusten duen emankortasun abe ratsa. Haren luma arautuaren bitartez frantziar antzertiak lortu zuen maila zinezko erreferentzia bilakatu zen generoaren historian. Izan are, poetikotasuna osagai garrantzitsutzat harturik, Andromaque, Berenice, Phèdre eta besteren egileak izua, errukia eta sentimendu larrienak sorrarazten ditu ikuslearen baitan, betiere pertso naiengan sakonduz eta haien mekanismo eta bilakaera psikologikoak ordura arte baino sistematikoago, mailakatuago eta egokiago landuz.

Bestalde, Antzinate Klasikoko autore eta gaien zaletasuna, ekintzaren garapen zeharo neurtua, egiantza (asmatua eta inolaz ere ez errealitatetik literalki jasoa) pertsonaien garapen koherentzia... mende hartako frantziar dramaturgorik handie netakoaren obraren ezaugarri “arautu” nabarmenenak baino ez dira.

Euskal literaturaren esparruari dagokionez, A. Oihenart mauletarra (1592-1667) da klasizismoaren parametroetan koka daitekeen poetarik garrantzitsuena, bai haren obra poetikoan ( Neurtitzak ) eta bai planteamendu teorikoan (gutun gisa garatutako euskal poetika: L’Art Poétique Basque ) klasizismoaren ezaugarri nagusiak atzematen baitira.

Bestalde, izan zuen prestakuntza zeharo arrazionalistan literatura klasikoak izandako presentziak, etengabe logikaz, arrazoiaz eta hizkuntzaren zehaztasunaz baliatu behar zuen abokatu gisa aritu izanak... ezin aproposago bilakatu zuten legegizon mauletarra Frantzian garatzen hasia zen klasizismoaren arau metrikoe tara irristatzeko.

A. Oihenartek erabilitako planteamendu, iruditeria eta edergarriak ez dira inolaz ere eremu klasikotik at geratzen, eta imitagarritzat zituen italiar eta espainiar iturriak ere eredu klasikoen berreskuratzea aldarrikatuko zutenen ildokoak baino ez dira. Izan ere, txikia baino txikiagoa da Oihenartek frantses klasizismoaren autoreekiko izan zezakeen distantzia eta neurkeraren aldetik ere ahalik eta motzen azaldu beha rra; aditz trinkoen erabilerak ere baluke horrekin zerikusirik.

Ideia berriak azaltzeko beharra ere ez zen falta haren planteamenduan: haren “neurtitz” neologismoak euskal literaturara kontzeptu berri bat ekarri nahi izan zuen, koplaren aurkakoa eta forma landua eta artistikoa azaltzeko. Ezaguna denez, frantses klasizismoaren lehen etapan hizkuntzaren ukitua nabarmena izan zen poe sian: lexikoa garbitu eta hitzen zehaztasuna erdietsi nahi ziren.Bestalde, tematikoki ere hasierako klasizismoaren bideetara eramango zuen poesia emakoi aren trata menduak. Poesia mota hori dibertsio modu bat baino ez zen; eta gizakiek maite minduta egoteko behar soziala zuten heinean, poeta bihurtzeko premia ere bazu ten. Oihenarten gaztaroko neurtitzak eredu hartakoak dira nagusiki. Hartakoak eta hizkuntza jasoetako eredu poetiko berriak euskararen mundura sartzeko premiatik sortuak, hain zuzen. Jakina, aparteko kapitulua mereziko luke nola euskal literatu raren homologatu nahi horrek estrofa berriak saiatzera bulkatu zuen aztertzeak.

[P. S.] B IBLIOGRAFIA

B LANC , A.: Lire le classicisme , Dunod, Paris, 1995 . C HANTALAT , C.: À la recherche du goût classique , Klincksieck, Paris, 1992 . K IBÉDI -V ARGA , A.: Les poétiques du classicisme. Théorie critique à l’âge classique ,

Aux Amateurs de livres, Paris, 1990 . S OUILLER , D.: La littérature baroque en Europe, PUF, Paris, 1988 . T APIÉ , V.: Clasicismo y Barroco, Cátedra, Madrid, 1978 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: clasicismo
     fr: classicisme
     en: classicism

 
NEOKLASIZISMO

Neoklasizismo hitzak etimologikoki “klasizismo berria” esan nahi du, eta, estilo ari dagokionez, eredu berri bat dakar berekin. Halaber, berak indarrean ezartzen duen arauak obra klasikoen ezaugarriak nabarmentzen ditu, hain zuzen, argitasu na, sinpletasuna, soiltasuna eta heldutasuna. Neoklasizismo hitza, XVII. mendeko klasizismo frantsesaren bultzadaren bitartez, XVIII. mendean iraun zuen korrontea izendatzeko erabiltzen da. Korronte horrek, klasizismoaren soiltasuna eta neurrita suna goraipatuz, barrokoaren ornamentazio aberatsa baztertzen zuen. Neoklasizismoak Grezia eta Erromako estilo klasikoa atxikimendu handiz hartzen zuen eredutzat.

Neoklasizismoak funtsean literaturaren eginkizun sozialean sinesten du, eta ideal nagusitzat didaktismoa du. Era berean, neoklasizismoaren jarrera irmo horrek bere baitan darama giza adimenean eta, inperatibo etiko gisa, tolerantzian eta libe ralismoan sinestea; adimenaz gain, oso garrantzizkoak dira esperientzia eta autori tatea ere. Arrazoiaren eta pentsamenduaren arteko orekak jarraitzen du.

Espainiako neoklasizismoa XVIII. mendearen bigarren herenean agertzen da, Ignacio Luzánen Poética (1737) argitaratu zen garaian. Kronologikoki Urrezko Mendearen gainbeheraren ostean datorren mugimendua da, eta gehiegizko apain durez eta hitz joko hutsez betetako post-barrokoa ordezkatzen du. XVII. mendean sormenezko literatur generoak (narratiba, antzertia eta poesia) gailendu ziren, eta XVIII.ean tesi lanak nagusitzen dira neoklasizismoaren garaian: filosofia, politika eta gizarte saioak, kritika eta jakintza liburuak, gainera, kulturaren atal guztiak barne hartzen ditu, hots, literatura, artea, zientzia, politika, erlijioa eta abar eta fikzio obrak ere eragin horren menpe gelditzen dira. Azpimarratzekoa da, ordea, arlo didakti koa, arauenganako maitasuna eta N. Boileauren Art poétique rengatiko mina. Bereziki nabarmentzen dira Frantzian, Ch. Montesquieu, D. Diderot eta Voltaire.

Karlos III.aren garaiko Espainian kanpoko kultur formak onartzeko ahalegina Frantziako espiritua eta Europako espiritua bereganatzeko nahira bildu zen, baina batez ere Frantzia aintzat hartuz. Beste herri batzuetan berez eginiko onarpen hori delitu antzekoa izan zen Espainian, eta “ilustratuen” erdalkeria espainiar txar edo eskastzat jotzen zen. Heterodoxo, erdaltzale eta literatura kaskar adierazpenek ilus tratuen mendea, eta batik bat neoklasizismoa, kutsu negatiboaz markatu zuten.

Testuinguru didaktiko horretan beren lan pedagogiko handiarengatik honako hauek nabarmendu behar dira: Azkoitiko Zalduntxoak, Bergarako Erret Seminarioa,

X. Munibe Penafloridako Kondea ( El borracho burlado ) , F. Samaniego ( Las fábulas ) ,

M. Larramendi ( El imposible vencido ), A. Kardaberaz ( Euskeraren berri onak ), J.A. Mogel ( Peru Abarka ) , beronen lobak diren J. J. Mogel eta B. Mogel (Ipui Onak ) eta geroago A. Iturriaga, J. Etxeberri Sarakoa eta J. Duvoisinen Laborantzako liburua . Guztiak bereziki antzerkiaz eta alegiaz baliatzen dira, Horazioren “irakatsi gozatuz” esana betetzeko.

Espainiako neoklasizismoan izan zuten garrantzia dela eta, ez dira ahaztekoak (nahiz eta bakoitzaren berezitasunak gogoan hartzekoak izan) beste hauek ere: Fray B.J. Feijóo, bere espiritu kritiko eta didaktismo handiarengatik; berritzaileen tal dean, berriz, Moratín aita, T. Iriarte (haren alegiak etorri frantsesekoak dira), J. Cadalso, G. M. Jovellanos, P. Isla ( Fray Gerundio de Campazas ). Hala ere, berritzaileon semeak izango dira, herritar mota berri bat sortu nahian, neoklasizis moari hasiera emango diotenak, Moratín semea ( El sí de las niñas) esate baterako, eta nagusiki I. Luzán.

Neoklasizismoaren gairik ohikoenak gizakia eta natura dira, eta poesiak ere dutzat hartu behar du natura. Saiatu ziren mentalitate kolektiboa aldatzen, heziketa moralizatzaile baten bidez, eta gizaki kritikoago bat sortu gura izan zuten. Haientzat, obra guztiak onak ziren, baldin eta sozialki erabilgarriak baziren. Literatur esparruan, haien originaltasun urria oso nabaria da.

[G. A.] B IBLIOGRAFIA G ÁRFER , J. L.: El siglo XVIII , Cincel, Madrid, 1981.

G LENDINNING , N.: El siglo XVIII . “Historia de la literatura española”, IV. alea, Ariel , Barcelona, 1979 . B OUSOÑO , C.: Teoría de la expresión poética, Gredos, Madrid, 1970 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: neoclasicismo
     fr: néoclassicisme
     en: neoclassicism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper