klasiko - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KLASIKO

Erroman, Servio Tuliok, pertsonen egoera ekonomikoa irizpide hartuz, gizarte an bereizten zituen bost mailetatik gorena kalifikatzeko erabili zuen adjektiboa da.

II. mendean, ordea, Aulo Gelio idazleak “classicus” hitzari beste zentzu bat eman zion: bere dohainengatik eredugarritzat aurkez zitekeen idazlea kalifikatzeko erabi li zuen.

Goi maila klasiko hori zeukan idazlearen kalifikazio hori Grezian erabiltzen zen beste kalifikazio baten parekoa da: (hoi enkrithenses: “aukeratuak”).Goi mailakoak, hots, klasikoak ziren aukeratuak; beraz, eredu gisa aurkezturiko idazleak. Badirudi

K.a. IV. mendean bazirela Atenasen genero bateko eta besteko idazle “aukeratuen” zerrendak, eta XVIII. mendean Ruhnken filologoak zerrenda horiei “kanon” izena eman zien. Orobat, kanon tragikoan Eskilo, Sofokles eta Euripides agertu ohi zituz ten; kanon epikoan, Homero eta Hesiodo; lirikoan, Pindaro eta Safo, Anakreonte; komedia zaharrean, Aristofanes.

Erdi Aroan, Greziako klasikoak desagertu egin ziren, ez omen zelako hizkuntza ezagutzen, baina, haien ordez, bai Gramatika eta Erretorika ikasteko, eta baita eza gutza filosofikoa eta morala sakontzeko ere, eredu gisa hartzen zituzten idazle latindarrak. Horien artean aipatu zituzten bereziki Ovidio (Ars Amandi, Metamorfosis) P. Virgilio (Georgica, Eneida) eta Seneka. Idazle latindar horien itzulpenak egin dira euskaraz: A. Ibiñagabeitiak Ovidiusen Maita-Bidea (1994) eta Bergiliren unai-kanta eta Alor-kantak (1992), I. Ruiz Arzallusek Virgilio. Bukolikak eta Georgikak (1997), S. Onaindiak Enearena eta I. Unzurrunzagaraik Senekaren Vitae brevitas (Bizitzaren laburtasuna, 1993).

Errenazimentu garaian, “klasiko” hitza berriro agertzen da, hizkuntza jantzian zein arruntean; batzuetan, idazle grekolatindarrak izendatzeko eta, beste batzue tan, bakoitzaren hizkuntza arruntean literatur idazkeraren eredu gisa aukeratu zituz ten idazleak aipatzeko. Horrela erabili zuen Frantzian hitza Th. Sebilletek “olerkari klasiko frantsesak” izendatzeko A. Chartier eta J. de Meung poetak. Ondoren, erre torika klasikoaren jarraitzaileei jarri zitzaien etiketa izan zen eta baita tradizio klasi koko ezaugarri nagusien arabera orekaz, argitasunaz, neurriaz, ordenaz, egokita sunaz, harmoniaz eta zentzuz idazten zutenei ere. Alemanian, ordea, “klassik” hitza Greziako kulturari zegokionari soilik erantsi ohi zitzaion.

Espainian, D. Estébanez Calderónen hitzetan (1999), I. Luzánen Poética k jarri tako bideetan, joera neoklasikoak agertu ziren, eta garai klasikoetako generoak (poema anakreontikoa, alegiak, tragediak) landuz garatu zen moldea. Erromantizismoari eta XX. mendeko idazleei esker, Urrezko Mendeko idazleak, Garcilaso de la Vega, Frai Luis de León, M. Cervantes, L. Góngora eta F. Quevedo goraipatzen dituzte klasikotzat.

Euskal Literaturan, klasikozaletasunak hitzaren zentzu bietara jo du. XVII. mendean, P. Agerre “Axular”ek badu Grezia zein Erromako klasikoen literaturaren eragina, eta arau klasikoen zenbait aztarna agertu ditu A. Oihenartek ere. XVIII. mendean, J.A. Mogelek alegiak Erromako joeran ondu zituen eta irakaskuntza moralaren bidea hartu zuten, eta haren ondoren asko izan ziren alegiaren mol datzaileak (B. Mogel, A. Iturriaga, Oxobi). “Argiaren Mendean” egin zen antzertia ere molde neoklasikoaren arabera sortu zuen Munibek, eta XIX. mendean Eskaldunak poema epikoa lantzeko eredu klasikoa erabili zuen J. M. Hiribarrenek.

XX. mendean, literatura klasikoaren eragina nabarmendu zen N. Ormaetxea “Orixe”ren lanean ere, bai epika moldea Euskaldunak poeman, eta bai eredu pin darikoa lirikan. Erromantizismoaren eta abangoardiaren eraginpean, moteldu egin da klasikozaletasuna gure inguru kulturalean.

Euskal klasiko edota idazle eredugarritzat hartzen dira, oro har, XVI. eta XVIII. mendeen artean lan zabala duten ia idazle guztiak, gure literatur tradizioaren urri tasuna bera delarik zabaltasun horren zio nagusia. Olerkian, B. Etxepare, A. Oihenart eta Ziburuko J. Etxeberri jotzen dira klasikotzat. Bestalde, hitz lauzkoaren eredu nagusi bihurtu da P. Agerre “Axular” eta beraren Gero (1643) , izan ere, argi talpen kopuruek bultzatu baitute lehen mailara eta euskara batua eratzeko orduan eredu eta erreferente nagusitzat hartu izanak bermatu baitu bere klasikotasuna.

XVIII. mendearen bukaeran, bizkaiera eta gipuzkera literarioak sortu zirenean, orduko lehen idazleak ere klasikotzat harturik dira. Bizkaieraren kasuan, J. A. Mogelen prosa aszetikoak klasikoaren izena merezi du, P. A. Añibarro eta Frai Bartolomerenak bezala, erabili duten literatur mintzairaren maila kontuan harturik. Arrazoi berarengatik hartzen dira klasikotzat gipuzkera literarioaren lehen egileak ere: M. Larramendi, S. Mendiburu, eta abar.

[J. K.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: clásico
     fr: classique
     en: classic

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper