interpretazio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
INTERPRETAZIO

(lat. interpretatio , argitze, azalpen)

  1. Erretorika klasikoan du jatorria; figura edo baliabide erretoriko bat izendatzen zuen: goi mailakoa, zaharkitua edo mailegua zen hitz baten azalpena ematea. Interpretazioan, sinonimo pareaz edo baliokidea den perifrasi batez baliatzen da idazlea, ulergaitza, iluna edo polisemikoa den hitza edo esamoldea argitzeko.
  2. Literatur esparruan, interpretazio hitzak berez azalpen edo itzulpena esan nahi duenez, grekoz hermeneutiké hitzak duen adiera ere hartu du eta testu inter pretazio metodo bat izendatzeko ere erabili da, hots, tradizio historiko luzea duen hermeneutika metodo edo artea izendatzeko. Hala, Grezian orakuluak eta mitoak argitu eta aditzera emateko baliabidea zen gisa berean, judutarren artean rabbi ek Testamentu Zaharreko testuei buruzko exegesi biblikoa egiten zuten. Hala berean, tradizio kristauan apostoluek, elizaren gurasoek nahiz teologoek Testamentu Berriko ebanjelioez eginikoa ere interpretazio edo exegesi modu ezaguna da. Filosofia arlo an, tradizio horren jarraitzailetzat hartzen da W. Diltheyk sorturiko Hermeneutika, giza zientzien oinarri diren printzipioak identifikatzeko helburua duen diziplina filosofikoa. Batez ere M. Heidegger-ek eta H. G. Gadamer-ek garatu zuten diziplina hori, eta P. Ricoeur-ek aplikatu bereziki testu literarioen interpretazioan (1986). Testuen inter pretazioa da, bestalde, kritika literarioaren eta testu komentarioen zeregin nagusie tako bat, baina testuen interpretazioa bere maila linguistikoen araberakoa izan dai teke (metrikoa, morfosintaktikoa, sinbolikoa…) eta literatur testua mezua den neurrian, komunikazio testuinguruan harremanetan dagoen igorle, hartzaile, kode, eta abarrekiko erlazioan ere interpreta daiteke.
  3. Antzerki hizkeran, interpretazioa esaten zaio, era berean, halako antzerki testu batean oinarriturik, hura taulara eramaterakoan, zuzendariak eta aktoreak tes tuaren zentzuaz egiten duten irakurketari. Erretorika arloan ere interpretazio deritzo hizlariak testu batez egiten duen irakurketari eta errepresentazioari.

[L. O.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: interpretación
     fr: interprétation
     en: interpretation

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper