homologia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HOMOLOGIA

(grek. homo + logia, hitz berdintasuna)

Eguneroko hizkerari dagokionez, analogia mota berezi bat da homologia; edukiena edo itxurena ez, baina egituren arteko antzekotasuna aintzat hartzen du. Literatur kritikaren esparru zedarrituagora etorrita, garrantzi berezia eskuratu zuen hitz honek estrukturalismoa modan jartzearekin batera. Pentsaera sinbolista figura analogikoaren inguruan eratu zen moduan, estrukturalismoak homologia lehenetsi zuen. Garai horretako korronte kritikoek, gutxiago ala gehiago, homologia darabilte, nork bere gisara, L. Goldmannen estrukturalismo genetikoa da homologia hitza gehien erabili eta batez ere bereganatu duena, ñabardura berezia emanez. Ideologia marxista batetik abiatuta, eta G. Lukács eginkizun horretan aitzindari aitortutzat duela, Goldmannek, Pour une sociologie du roman (1964) lanean, eleberriaren egitura eta ekonomia liberaletako trukearen egitura erkatzen ditu, homologien bila. Bestalde, homologien bilakaera historikoen arteko antzekotasunak age rian jartzen ere ahalegintzen da. Ordura arte literaturaren soziologian nagusi zen islatzearen teoria –“obra literarioak ekoiztu den gizartearen irudi bat ematen du”– sinplistatzat jo eta gainditzea du helburu estrukturalismo genetikoak, eta, horretarako, homologiaren kontzeptua du tresna nagusi.

Homologiak dakarren berrikuntza zertan datza? Obra literarioen edukia eta gizarte jakin baten arteko lotura frogatzen saiatu ordez, forma erromaneskoa (azter keta estrukturalista batetik eratorria) eta ingurune sozial baten egitura alderatzen ditu. Horrela, eleberriaren forma itxuraz konplexua erabat argitzen da mendebalde ko gizartearekiko antzekotasunaz, homologiaz beraz jabetuz gero: gizakiak kalita tea badu jomuga (erabilera balioa, terminologia marxistan) kantitatearen bidez bilatzea inposatzen dio gizarte kapitalistak (truke balioa). Lege horren aurka oldar tuz zuzenean kalitatearen bila dabilen gizabanakoa da Mendebaldeko eleberriaren protagonista, hau da, “pertsonaia problematikoa”.

Gorago aipaturiko lanean, A. Malraux idazle frantsesaren eleberriak aipatu eta erabiltzen ditu azterketa eta frogantzarako euskarri gisa, baina 1959ko Le Dieu caché [Jainko gordea] (1955) lanean, besteak beste, Frantziako XVII. mendeko J. Racineren tragedia eta B. Pascalen Les pensées aztertzen ditu, eta mugimendu politiko-erlijioso jansenistaren kokagune sozial deserosoarekiko homologia ikusten aipaturiko obren egitura formalean. Euskal esparrura etorrita, era horretako azter keta sistematikorik egin ez den arren, homologiaren kontzeptua maiz erabili dute ikertzaileek. Hala, gure eleberrigintzan gertatzen den pertsonaia problematikoaren agerpen berantiarra euskal gizartearen (edo euskal munduaren, esan beharko) berandu arteko egitura komunitarioari zor bide zaio.

[U. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: homología
     fr: homologie
     en: homology

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper