hapax - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HAPAX

(grek. hapax, behin bakarrik agertua)

Filologian hapax legómenon (pl. hápax legómena ) ere esaten zaio, eta hitz, adierazpide edo egitura bat kalifikatzeko erabiltzen da; hain zuzen ere, hizkuntza baten testuetan edo egile baten obran behin bakarrik agertzen dela adierazteko. Euskal testu eta hiztegi zahar batzuetan hapax mordoxka agertzen da. Adibidez, Arrasateren erreketako kantuetan, XV. mende erditsuan:

“Ez diatzo bakarrik , Ze an datz Presebal ilik , Juanikotegaz lagundurik , Txibulu en ospe bagerik , Ez urrun Malogenik . Argi izarrak urten da u Zeruan goian ostantz ean ; Bergararrok asi dir a Traixioe baten asmatzean , Euroen artean dioela : Erre dezagun Mondragoe. (...)

Adibide honetan, txibulu gaztelaniaz ‘pífano’ eta ostantz ‘cielo, firmamento’ hapax dira (K. Mitxelena, L., Textos arcaicos vascos ).

Hapax legómena deritzen hitz bakanok, ordea, hizkuntzalariek hiztegietara era man dituztenez, berriro erabili izan dira. Refranes y Sentencias (1596) bildumako hapaxak eta M. Larramendiren hiztegiaren (1745) eranskineko hapaxak sartu zituen

R. M. Azkuek bere hiztegian (1905-1906). Esaterako, iñartxi aditzak ‘bekaizkeria izan’ esan nahi du eta atsotitz batetik jaso zuen Azkuek: “Atseginago dot nauela ene etsaiak iñartxi, ze ez erruki” ( Refranes y Sentencias ). XX. mende hasierako idazle ek hapax franko erabili zituzten R. M. Azkueren hiztegitik hartuta. Kirikiñok eta R. Olabidek, erdaratiko maileguen ordez hitz arkaikoak maite zituzten. Hala, Olabidek, bere Itun Zar eta Berria n, aipatu hitzez gainera, besteak beste, azaga ‘fin, término’ edo yarauntsia ‘herencia’ erabili zituen. Lizardik, esaterako, arestian aipaturiko iñartxi hapax hori berrerabili zuen “Donapaleura joan-etorria” artikuluan. Hala, Donibane Garaziko ibarra miretsi eta deskribatu ondoren: “Ola-kebide bakar bat ez, ortziaren aratza, izerdizko, nekezko, oñazezko lurrun-gandor zikiñaz lardazten.... Iñartzi (inbiri)..., ta abia”.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

      

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper