estilo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ESTILO

(lat. stylus , idazteko puntzoia)

Estiloa ekintza bat egiteko era, modu, molde edo tankera dela esaten da hiztegi orokorretan. Literaturari eta arteei buruzko hiztegi berezituetan, aldiz, genero, mugimendu edo aro jakin bateko egileek duten espresatzeko era bereziaz eta ezaugarri formalez hitz egiteko erabiltzen da. Baina estiloa, bere horretan hartuta, modu abstraktuan zer den zedarritzea literariotasuna definitzea bezain zaila gertatu da, izan ere, garaian garaiko erreferenteen arabera zedarritzen baita estiloa zer den, eta, nola eraikitzen den azaltzeko, hizkuntz gertakari konkretuen multzoa aipatzera jo behar baita. Horretaz gain, garrantzi handiko kontzeptutzat jotzen da estiloa, literatur obraren osagai funtsezkotzat identifikatzen baitute zenbait estilistek, obraren azterketa inmanenteak egin dituztenek bereziki. Bestetik, obraren azterketa ez-inmanenteak egiten dituztenek diotenez, besteak beste obraren azterketa psikologikoa edota soziologikoa egiten dutenek obraren ezaugarri ideologiko eta emozionalek azpimarratzen duten estiloa da idazlanaren muina: “Estiloa gizona da” (Buffon. XVIII. mendean)

Abiapuntu gisa, estiloaren definizio bati atxiki behar izanez gero, esan daiteke estiloa kontzeptu konplexua dela: egile, talde, mugimendu edo genero literario baten idaztankera karakterizatzen duten ezaugarri formalen multzoa. Horretarako, estilo literarioaren azterketa kritikoa eta ahal den neurrian zientifikoa egin nahi duen literatur teoriak, estilistikak alegia, XX. mendearen bigarren erdiko kritikaren korron te konkretu bat garatu du, eta metodo multzo jakin bat ere garatu du.

1.Estilistika, XX. mendearen bigarren zatian moldatu den korronte kritikoa den heinean, estiloa definitzen eta beraren osagaiak aztertzen saiatu da, eta oinarrizko bi eragiketen emaitza gisa zedarritu du gehienbat: selekzio edo hautaketa irizpide aren ardatzean eta desbideraketan eginiko eragiketen fruitutzat, alegia.

Selekzioa edo hautatze irizpidea estiloaren osagarri funtsezkoa da. Estiloak forma linguistiko batzuk aukeratzea dakar, hauta daitezkeen paradigma eta sintag ma mailako beste aukera batzuen artean hautatzea. Beraz, adierazia azpimarratzen laguntzen dioten baliabide adierazleetara joz adierazten du estiloa egileak. Literatura azterketen esparrutik at ere, hizkuntza orotan gramatika arauak bete behar izaten dira, eta arau horiekiko adostasunean, aukerak, hautapenak egiten ditu egileak. Egingo dituen aukeretako batzuk kulturalki markatuak daude, literatur estilotzat jotzen dira halako leku eta garai jakin batean. R. Jakobsonen ustez, egi leak hautapen hori eginez adierazten du asmo poetikoa duen mezua igortzen duela, estiloaren bitartez seinalatzen du bere mezuaren funtzio poetikoa. Izan ere, eskura dituen adierazteko baliabideen artean, hizkuntz aukeren artean, kode este tiko eta tradizio literarioen artean hautatu egiten baitu.

Estilo gertakariak identifikatzerakoan, literatur mintzaira hizkera arruntetik aldentzen deneko gertakariak identifikatzen dira, era bateko edo besteko desbideratzea.Enuntziatu edo esakunean erabilera komun eta estandarizatuan saihesten diren formak azaltzen dira literatur mintzairan gauzaturik. Estiloa, alde batetik, hizkuntzaren arau edo kodearekiko desbideraketa da (zenbaitetan, arau haustea izatera iristen da). Beste alde batetik, hizkuntzaren erabilera ez-markatu eta ertainekiko desbideratzetzat ere hartzen da, baina horrexetan datza desbideratzea identifikatzeko zailtasuna, ez baita erraza hizkera arruntaren nondik norakoa zedarritzea. R. Barthesek Le Degré zéro de l’écriture(1972) izendaturikoa, euskaraz Idazkuntzaren zero gradua,(J. Garzia, 1996) edo hizkera neutroaren bilaketa horre tan, eguneroko hizketa ere estilo borondatez eginiko hainbat desbideratzez osatzen dela ikusten da, eta, horregatik, askok hizkera zientifikoa hautatu izan dute desbideratzea frogatzeko erreferentziatzat. Beraz, egilearen asmoa, intentzioa edota hizkeraren erabilera espresuki literarioak soilik osatzen du estiloa, hainbatetan. Azkenik, egileak hautatu duen generoaren estiloarekiko desbideratzea ere egin lezake, hura aldez aurretik finkaturiko hizkuntzatzat hartuta.

Nolanahi ere, estiloa definitzerakoan, gogoan hartu behar da estilo gertakariak konparazioz soilik defini daitezkeela, egilearen beraren obren arteko alderaketa eginez, besteen obrekiko konparazioz, nahiz hizkera mota arrunt eta bereziak alde ratuz. Bere horretan, bestela, testu literario osoa hartu beharko bailitzateke estilo adierazletzat.

Estiloaren azterketa zientzia mailara ekartzeko ahaleginean, definizio formal zehatzagoak bilatu ditu Estilistika modernoak, Hizkuntzalaritzaren eta Semiotikaren laguntzarekin eta aipatu diren desbideratzearen nahiz hautapen irizpideetan oina rriturik. Esan denez, Estilistika XX. mendearen bigarren aldian garatu zen bereziki, eta korronte nagusi bi nabarmendu ziren: Estrukturalismoaren haritik, estilistika des kriptiboa egin nahi duen lehen korrontea Ch. Ballyk eginikoa da, eta, egileen nahiz mugimendu eta aro literarioen estilo konkretuak aztertzea alde batera utzita, estiloa sentsibilitateari lotzen zion hark: “Egileak sentsibilitateari dagozkion gertakariak ematen ditu hizkuntzaren bidez, eta literatur mintzaira horrek hartzailearen sentsibi litatean eragiten du”. Bigarrena, L. Spitzer-en estilistika idealista edo genetikoa da. Bereziki garapen interesgarria izan du bigarren horrek estilo bereizgarriek dakarten hizkuntz mailako desbideraketa, haren sustrai espiritualekin konektatzeko ahalegi na egiten duelako.

R. Jakobsonen komunikazio teoriaren arabera definiturikoa da estiloari buruzko teoria literario hedatuena, hizkuntza arruntarekiko desbideratzearen eta aldearen irizpidean finkaturikoa, estiloa mezu literarioaren funtzio poetikoaren hizkuntza ezaugarriei atxikitzen duena. Besteak beste, Estilometriak hiztegi hautapenak eta baliabide espresiboen frekuentzia estatistikoa neurtuz karakterizatu nahi du estiloa, zenbakien bidez frogatu egile baten estilo gertakariak. Ikuspuntu horretatik, estiloa esakune edo enuntziatuaren ezaugarri bat dela esaten da, hitz egiten duenaren izaerak eta asmoek zedarritzen duten adierazpideen hautapenaren ondorioa” (P. Guiraud 1970). M. Riffaterrek ere desbideratzearen estilistikaren bidetik, “mezuak adierazi egiten duela eta estiloak azpimarratu egiten duela” baieztatzen du, horre gatik, estilistikaren zeregina irakurleak testuaren aurrean duen erreakzioa sumatzea da, eta erreakzio horien jatorria bilatzea testuaren hizkuntz moldean. Baina obra mundu itxia denez, aldez aurretiko kodeekin, hots, hizkuntza eta genero moldeen artean, aplikatzen du hautatze eta desbideratze irizpidea, baina obrak berak ere kode berri bat eraikitzen duela dio, kodetze osagarria deritzana. Beraz, mezua des kodetzeko egileak bere obran hedatzen duen kontrol estrategia agerraraztea da estiloaren azterketarako irizpide nagusia, hartzaileari ohargarri egingo zaion estiloa markatuko duten prozeduren azterketa.

G. Granger-ek, aldiz, literaturaz kanpo aztertu du estiloaren kontzeptua ( Essai d’une philosophie du style, 1968). Haren iritziz, estiloa lan baten emaitza da, forma gabea den materia egituratzea ez daitekeelako inoiz erabat kanpotik datorren agin du baten emaitza izan. Egituratze lan oro lan pertsonal baten emaitza da, erabilita ko materiaren edukia eta formaren harremanetan jartzen dituen lan baten emaitza. Beraz, egituratze lanaren arazoei norberak ematen dien irtenbidea da estiloa. Bizi izandakoaren egituratze linguistikoa ere bada literatura lana, eta estiloa sortu egin go da egituraren eta esanahiaren arteko aldean. Estiloa ez da beraz, egiturari dago kion kontzeptua, idazketa lanari dagokiona baizik, eta irakurketari ere bai, irakurlea ere egituratze lana egiten ari baita, a posteriori eraikitako konnotazio kode baten era keta. Horregatik, estiloaren pertzepzioa testuaren muga formala gaindituz eratzen da, idazle-irakurleek duten bizitzaren, munduaren eta ideologiaren ikuspuntuetara heda tuz.

2. Estiloaren kontzeptu historikoa . Hitzaren historiari erreparatuz gero, hitzaren etimologiak zentzu edo esanahi jakin bat ematen du aditzera; norberak hizkera era biltzerakoan ematen dion tankera propiotzat hartzen du estiloa: idaztankera eta idazkera esan dakiokeena. Izan ere, latinezko stilus hitzetik heldu da, argizarizko taulatxoetan idazteko balio zuen ziria izendatzen zuen terminotik, eta literatura arloan norberak duen idazteko edo hitz egiteko modu berezia izendatzeko erabilia zen kultura klasikoan. Bestalde, modu orokorragoan, generoekin ere erlazionatu zen berehala, eta halako obra edo genero baten ezaugarri linguistiko bereizleen multzoa izendatzeko ere erabili zen.

Beraz, aro klasikoan, estiloa bi zentzu horietan erabili zen, eta laster prezeptis ta latindarrek estiloen sailkapena egin zuten; genero bakoitzari zegokion estiloen kode literarioa eta decorum printzipioarekin erlazionatu zuten, mintzalariaren “eder mintzatze”ari halako ezaugarri jakin batzuk egotziz, hala nola, zuzentasuna edo egokitasuna ( puritas ), argitasuna ( perspicuitas ) edota dotorezia ( concinnitas ).

Erretorika klasikoan, oratoria prozeduren artean elocutio atalari loturiko kontzep tua da estiloa, eta, hain zuzen ere, helburu estilistiko jakin bakoitzerako erabili beha rreko baliabide espresiboen, edo figura erretorikoen zerrenda zabala ezagutzen zen Aro Klasikoan nahiz Erdi Aroan. Idazleari zegokion baliabide horien erabilera trebea egitea bere helburuaren arabera, irakurlea erakartzeko, txunditzeko, berotzeko ala limurtzeko, edo beste zernahi helburutarako komeni zitzaion figura, lexiko eta erre gistroa baliatuz. Diskurtso literarioaren ornatus horren erabilerak halako testu baten estiloa zedarritzen zuen. Ondorioz, prezeptiba maila hartu zuen estiloa lantzeak, eta ariketa arautua bilakatu zen.

Erretorika klasikoan eta Erdi Arokoan, estiloa zorrozki loturik dago generoen kontzeptuari, eta tragedia, komedia eta lirika generoetarako estilo tragikoa komikoa edo elegiakoa aipatzen dira, genero bakoitzari halako estilo batean idatzia egotea zegokiola finkatuz.

Gisa berean, decorum kontzeptuaren adieretako batekin ere erlazionatzen da estiloa, hots, egileak, pertsonaia bakoitzak, bere maila, egoera eta psikologiaren arabera dagokion mintzamolde egokia eskatzen du. Egokitasunak eskatzen dituen mintzamoldeei ere estilo deritze: estilo gorena, ertaina eta apala. Tradizio klasikoaren arabera, P. Virgilioren Eneida, Georgica eta Bucolica obretan mamitu zen ondoenik decorum arau hori, euskaraz S. Onaindiak itzuli zuen Enearena (1966) eta A. Ibiñagabeitiak Bergiliren Unai eta Alor-kantak (1992) eta I. Ruiz Arzallusek Virgilio. Bukolikak eta georgikak (1997).

Nolako gaiak eta pertsonaiek, halako estiloa eskatzen dutela dioen estilo arau hori Biblian hautsi zen, E. Auerbachen iritziz. Estilo korrespondentzia arau hori ahul du egin zuen, erlijio gai sublimeak estilo apalean garatu zituenez. Hala, kristauta sunaren hedakuntzaren ondorioz, arau klasiko horren ondoan, oratoria kristauaren eraginez, sermo humilis en garapena ere sumatu zen Erdi Aroan zehar, eta, neurri batean, estilo aukeraketa egin beharrak, hizkera kultuen edo “arrunten” artean aukera egitea ekarri zuen.

Erdi Aroan obra berean hainbat estilo mailatako testuak integratzen hasi ziren hizkera arruntetan ere, eta genero tragikoak eta komikoak batera erabiltzen ere bai. Halere, generoaren eta estiloaren arteko korrespondentzia egiteko joera klasizistek iraun egin zuten XVIII. mendera arte, eta erromantizismoa izan zen estiloa egile edo sortzailearen adierazteko molde berezituekin identifikatzera lerratu zuena. Horrela, estiloaren kontzeptua generoarekiko loturatik askatuz joan da, tradizioak egilearen esku jartzen dituen molde jakinekiko lehian, bere “eskua” edo “tankera” adierazten saiatzen da egilea, eta literatur teorialari eta kritikarientzat gauzatze berezitu horiek deskribatzea da egilearen estiloa agerian jartzea.

Izan ere, estiloak garaian garaikoa denari loturik egon behar du, eta estiloaren deskripzioak eta teorizazioak ere bai; hala, estilo kontzeptuaren beste adieretako batek aro edo garai jakin bateko idazleek osatzen duten multzoa edota eratzen duten mugimenduari atxikitzen zaizkion ezaugarriak biltzen ditu. Literaturaz gain, beste hainbat artetan ere erabiltzen da estilo hitza adiera horretan, eta estilo barro koa, neoklasikoa edo erromantikoa bezalako formulek arte ezberdinetako ezauga rri multzoak izendatzen dituzte.

Hitzaren eta kontzeptuaren bilakabide historikoaren ondorioz, gaur egun estilo hitzak bi adiera hartzen ditu aldi berean: Alde batetik, egile bakoitzak bere obra artistikoari ematen dion eitearen ezaugarri multzoa. Bestela esanik, egile baten esti loa osatzen du berak asmo estetikoz darabiltzan baliabide espresiboen multzoak. Bestalde, garai historiko edota mugimendu artistiko baten estiloa ere kontzeptu hedatua da, halako korronte artistiko bateko egile adierazgarrienek dituzten ezau garri estilistiko erkideak izendatzeko, hala nola, estilo barrokoa edo estilo klasikoa.

3. Estilo narratiboak . Adiera horiekin batean, estilo hitzak hartzen duen adiere tako bat kontalariak erabilitako modalitateari edo diskurtso motari dagokio; berez, gaur egun diskurtsoaren modalitatetzat hartzen dira tradizioz estilo zuzena edota zehar estiloa deiturikoak. Kontaturikoa hitzen bidez nola ematen den aditzera, his toria kontatzeko zein diskurtso darabilen deskribatzen du estilo hitzak adiera horre tan.

Estilistikak estilo zuzena, zehar estiloa eta zehar estilo librea deritzen diskurtso narratiboaren moten deskripzioa eta azalpena soilik egiten zuen. Aldiz, kontatzeko moduen azterketak garapen berezia izan du teorian eta kritikan azken hamabost urte hauetan. Izan ere, horren eragile izan dira, batetik, kritika literarioa diskurtso narra tiboaren topaleku izanik, alde batetik, polifoniaz sentsibilizatu izana, M. Bakhtinen teo riak ezagutu ahala, eta, bestetik, gaur egungo narratibak estilo zuzenaren eta zehar kakoaren arteko banaketa soila zena hainbat barietatetan xehekatu eta definitu izana.

Oinarrizko diskurtso narratiboen motak bi izan dira: estilo zuzena eta zehar esti loa . Estilo zuzen ean kontalariak hitza ematen die pertsonaiei eta haien hitzak erre produzitzen ditu bere hartan; testuan “ni” eta “zu” izenordeak mintzo dira zuzenean eta euren hitzak transkribatzen dira, eta leku-denborazko erreferentziak nahiz adi tzaren denbora eta aspektuak mementokoari loturik daude. Inoren hitzak esan dituen modu berean jasotzen dituenean kontalariak, hitz egiten duenaren nahiz entzule duenaren pertsona ezaugarri guztiak eta nahiz lekuari eta denborari buruz ko erreferentzia guztiak gordetzen ditu estilo zuzenean. Antzerkian nagusi izaten da estilo zuzena, narratiban ere parte hartze zabala izan dezake. Kontapoesian, bala detan nahiz maite kantuetan estilo zuzena oso erabilia da.

Esate baterako, “Argizari ederra” deritzan maite kantuko elkarrizketa honetan:

“Nekaturik heldu naiz bide luze huntan

urrats pauso guzian beti pentsaketan;

atorra bustia dut bular-errainetan,

idortu nahi nuke su ondoño hortan.”

Adibide horretan, estilo zuzeneko pertsona ezaugarriak nabari dira aditzean, lehen pertsonaren erabileran ( naiz, dut, nuke ), baita leku-denbora erreferentzietan (aditzak orainaldian daude) eta hitz horiek esaten diren testuinguruari dagozkion anaforikoetan ere ( huntan, hortan ); ez daude hor, beraz, hitz horiek entzun eta narratzen dituenak erabiliko lituzkeen hirugarren pertsona eta iraganaldia ( heldu zela, bustia zuen, idortu nahi zukeela ) eta urruneko deiktikoak ( hartan ).

Zehar estiloa n, aldiz, pertsonaien hitzak kontalariak ematen ditu aditzera; men peko esaldien bidez ematen ditu eta hirugarren pertsona pronominala da adieraz pidea. Orduan lehenengo eta bigarren pertsonaren markak desagerrarazi egiten dira, “esan” “galdetu, “pentsatu” gisako aditzek sarrarazitako menpeko esaldietan, leku-denbora erreferentziek aditzean nahiz adberbio eta deiktikoetan mintzatzen denarekiko erreferentzia egiten dute eta hitzak esan zituenarekikoa. Hala, aurreko ahapaldian esandako hitzak kontalari batek kontatuko balitu, iragan burutuan kon tatu beharko lituzke eta hirugarren pertsonan: “Esan zion nekaturik heldu zela bide luze hartan, (...) eta idortu nahiko zukeela su ondoño hartan”. Hona hemen, esate rako, “Eguntto batez nindaguelarik” deritzan maite kantuan, lehenik zehar estiloan dioenari estilo zuzenean eman zaio erantzuna:

“Eguntto batez nindaguelarik maitenarekin leiuan, erran uken niriotzun hura niala goguan; ene pena doloretzaz pietate har lezan; -Zure pena doloretzaz pietate ba-dit nik; ene korpitz tristiareki eztirot eman plazerik; zelin promes emanik nago Jinkoari lehenik.”

Funtsezko bi estilo horien arteko aldea, hots, estilo zuzenaren eta zeharkakoa ren artekoa, garrantzitsua da, aditzaren denbora eta aspektu ezberdintasun naba riak eragiten baititu, eta izenordainen, aditz lagunen, nahiz adjektibo bihurkari eta erakusleen erabileran aldaketak eragiten baititu, maila batean edo bestean. Horren ondorioz, goiko adibide horretan bezala, kontalariak bi estiloez baliatzeko joera iza-ten du, eta biak konbinatzen ditu, testua arinago eta bariatuago izateko. Hona hemen kantu bateko narrazioa, “Goizean goiz jeikirik”en zehar estiloan emanik, baina zeharkakoa sartzeko behar luketen “galdegin zautan” edo “erran nion” aditz nagusiak isildu egin dira, estilo zuzenari sarrera emanez:

“Goizean goiz jeikirik argia gaberik, urera joan ninduzun pegarra harturik. Jaun txapeldun bat jin zautan ondotik, heia nahi nuenez urera lagunik. Nik ez nuela nahi urera lagunik, aita beha zagola salako leihotik. Aita beha zagola, ezetz erran gatik, pegarra joan zerautan besotik harturik. Urera ginenian, biak musuz musu, galdegin zautan ere: “Zonbat urte tutzu?”

Zehar estilo librea deritzo XIX. mendeaz geroztik narratiban erabiltzen den zehar estilo mota bati. Kontalariaren ikuspegitik pertsonaiaren ikuspegirainoko lekualdatze prozesu bat ematen du aditzera: kontalaria bera hasten da pertsonaia ri buruzkoak hirugarren pertsonan kontatzen, baina gero hura balitz bezala mintzatzera jotzen du, bien ikuspuntuak konbinatuz. Ezaugarri nabaria izaten da menpeko esaldiaren lokailua desagertzea, eta batzuetan komatxo artean jasotzen da zehar estilo librean esandakoa. Bokatiboak ager daitezke eta espresibitate emo zionala aditzera ematen da galdera eta esklamazioen bidez. Zehar estiloaren gara pena G. Flaubertek egin zuen bereziki Madame Bovary eleberrian (1857); hona hemen pasarte bat itzulirik: “Madame Bovaryk utzi egin zion musika jotzeari. Zertarako jo? Nork entzungo zion?”

Espainian, L. Alas “Clarín”en La Regenta n mamitu zen estilo berri hori, eta zehar estilo librearen garapenarekin batean etorri zen XX. mendeko literaturan barne munduaren eta kanpoko munduaren arteko muga gainditzea eta pertsonaien bizitza psikikoa errepresentatu beharrak sortutako barne bakarrizketaren estiloaren garapena; estilo horretan, pertsonaiaren kontzientzian kokatzen da kontalariaren ikuspuntua, eta hartan sentimenen eta pentsamenduaren hariari jarraikiz pilatzen eta multzokatzen dira, ordena logiko-arrazionalari atxiki gabe.

Berez, diskurtsoen edo estiloen tipologien sailkapenari heldu zitzaion Antzinate Klasikoan. Platonek berak diegesia eta mimesia bereizten zituen, Estilo edo dis kurtso diegetikoan kontalariak bere hitzez azaltzen zituen inork esan eta eginak. Mimesia edo imitazioa egiten den diskurtsoetan, aldiz, egileak besteren ahotan, pertsonaien ahotan jartzen du esan nahi duena. Halaxe egiten da nagusiki antzertian. Eta bi estiloen konbinazioa egiten da, aldiz, epikan edo narratiban. Horixe bera da funtsean kritika amerikarrak telling/ showing bereizketak adierazi zuena (H. James). Gaur egungo kritikan hainbat estilo edo diskurtso modu bereizten dira, hain zuzen ere gaur egungo narratibaren konplexutasunari azalpena eman beharrez. G. Genettek (1972 eta 1983an) eginiko tipologia soilari atxikiz, bost mota bereiz daitezke: lehenik, estilo edo diskurtso diegetikoa, kontalariak berak kontaturiko diskurtsoa deritzana, esandakoaren zehaztasunik ez hurbiltasunik ematen ez duena, laburpena soilik eskainiz kontalariak bere diskurtsoan. Bigarrenik, zehar estiloak edo diskurtsoak pertsonaiak esandakoaren berri hurbilagoa eman lezake, pertsonaiaren estiloaren eta hitz konkretuaren berri emanez neurri batean. Hirugarrenik, zehar estilo librean kontalariaren eta pertsonaien estiloen erdibidekoa aurkitu nahi da edo bien konbinaziotik sortua da. Laugarrenik, estilo zuzena elkarrizketetan eskaintzen dena da, funtsean. Eta, bosgarrenik, estilo zuzen librea: aurrekoaren aldaera, elkarrizketari bide ematen dioten esate aditzak (esan, erantzun, azaldu, galdetu...) eta ortografia markak kenduz sorturikoa.

[L. O.]

B IBLIOGRAFIA

C OHEN , J.: Structure du langage poétique, Flammarion, Paris, 1966 / Estructura de l lenguaje poético , Gredos, Madrid, 1970 . D UBOIS , J.: Diccionario de la lingüística , Alianza Editorial, Madrid, 1972 . G ENETTE , G.: Nouveau discours du récit , Seuil, Paris, 1983 . J AKOBSON , R.: Lingüística y poética, Cátedra, Madrid, 1981 .

P OZUELO Y VANCOS , J.M.: Teoria del lenguaje literario , Cátedra, Madrid, 1988 . Y LLERA , A.: Estilística, poética, semiótica literaria , Alianza Editorial Universidad , Madrid, 1974 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: estilo
     fr: style
     en: style

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper