elezahar - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ELEZAHAR

Gertakizun historikoetan nahiz herriaren irudimenak asmaturikoetan oinarrituri ko kontakizuna da, hitz neurtuan zein hitz lauan emana. Hasieran ahoz igorria, eta gero idatziz jasoa izaten da. Legenda edo elezaharrak errealitate historikoan, ger taera edota pertsonaia historikoetan dute abiapuntua, eta gero historia edo pertso naia horiek eraldatze prozesu konplexua jasaten dute: historia edertu, handitu egi ten da, balentria eta miragarritasun giroan sartuz eta kutsu epikoa hartuz doa. Euskaraz, esaunda ere erabiltzen da eta legenda mailegua ere bai.

X. Galtzakortak dioenez ( Euskal ahozko literatura , 2002) elezahar edo esaun detan kontatzen diren gertaerak ez dira gezurrezkotzat edo asmatutzat hartzen. Elezaharretako gertaerek badute egiatik zerbait, nahiz denboran barrena gertaerak itzulikatu eta desitxuratu diren. Ipuin eta elezaharren arteko bereizketa nabarmena da. Alemanek märchen eta sagen hitzak argiro bereizten dituzte: märchen direla koak ipuin miresgarriak dira eta sagen direlakoak elezahar eta legendak. Elezaharrak beti daude leku bati lotuak eta leku hartako erreferentziak hartzen dituzte. Gure lamia, basajaun eta jentilen kontakizunak horren lekuko dira. Gure mitologiako numen edo izaki harrigarri ezagunen narrazioak legenda edo elezaha rren bidez eman izan dira. Basajaunaren elezahar edo legendarik ezagunenetako batek Nafarroa Behereko Mendibeko Salbatore elizako ganderailu edo argimutil baten berri ematen du. J. F. Cerquandek batua da (1874). Kontakizun horretako protagonista nongoa den ere esaten da, Mendibe herriko Lohibarrikoa. Elezahar edo legendak zehaztasun eta toki izenez agertzen dira. Honela dio Salbatoreko ganderailuaren elezaharraren hasierak:

“Duela zazpi, zortci ehun urthe, ez zuzun Mendiben bi etche baizen: Lohibarria eta Miquelaberroa. Egun batez, Lohibarreko muthila, izen garaïticoa zuena hacherihargaix, jouan zuzun behica Galharbeco photchala. Han hara patzen dizu basa Andere bat, ganderïlia garbituric, iresten ari zela urhe orra ziarekin. Gogoan phassatcen dizu ganderailu hori eder hura behar zuela ebaxi. Bi aldi abiatcen dizu, bainan bassa Anderia oharturic, bi aldietan utzi behar izan zizun.”

Cerquandek bildutako kontakizun horretan, alde batetik, noiz gertatu zen adie razten da: zazpiehun edo zortziehun urte; bigarrenik, nongoa zen protagonista: Nafarroa Behereko Mendibe herriko bi etxeetako Lohibarrengoa; haren zena eta ezizena ere adierazten dira, zer egin zuen eta non den gordea hark osturiko gan derailua…

Europa mendebaldean, herri literaturaren genero hori izendatzeko gehien era biltzen den hitza latineko legenda tik dator, eta ‘irakurgaia’ esan nahi du. Legendan osagai harrigarriak nabariak izan ohi dira, eta pertsonaia nahiz leku misteriotsu bat baliatzen dute. Kantu epiko anitzen jatorrian legendaren bat egon ohi da, eta ez dira gutxi legendetan oinarrituriko eleberriak nahiz beste testu motak. Zenbait pertso naiaren balentriak legenda bihurtzen dira, eta horietatik era askotako testuak sortzen. El Cid zaldunaren egintzek cantar de gesta bat eta erromantze ugari sorra razi zituzten, eta hortik beste zenbait testu mota ere etorri ziren geroan, hala nola,

P. Corneilleren antzezlana, besteak beste. Don Juan nahiz Fausto ere legenda bihurturiko pertsonaiak dira, eta horietatik ezin konta ahala testu etorri dira.

Asmatze lanaren ondorio diren kontakizunek, hots, historikoak ez direnek, berriz, mitoarekin dute lotura edo zerikusia. Mentalitatearen arabera, zenbait ger taera garai bateko ezagutzaren edota baliabideen arabera ezin bada azaldu, ipui nen, mitoen edo kontakizunen bidez asmatzen dira azalpen lasaigarriak. Horrela sortuak dira, esate baterako, Martin Txiki ren ingurukoak.

Legenda edo elezahar bildumak erromantizismoaren garaian hasi ziren egiten. Euskaraz aipagarri dira honako biltzaile hauek: J.F. Cerquand (1874), W. Webster (1879) eta bereziki R.M. Azkueren Euskal Erriaren Yakintza (1935-47).

Euskal Herrian ere lehen historia testuetan elezahar kutsu handia nabari da, Lope de Salazarrek bildurikoetan adibidez. Legendako pertsonaia anitz dago tradi zio herrikoian zein idatzian, hala nola, Jaun Zuria, Goñiko Zalduna… hamaika kon takizunen oinarri. Aipatzekoa da Altzateko Jaun , P. Barojaren nobelaren protago nista, edo Etxahun bera, poeta eta aldi berean legendako pertsonaia bihurtua. J. Etxaidek hainbat legendetan oinarritu ditu bere eleberri historikoak; hala, Erdi Aroko ahaideen arteko liskarretik abiaturik egin du Gorrotoa lege nobela, elezahar kutsuz betea eta Etxahunen bizitza eta legendak literaturara eraman zituen egile horrek berak Joanak Joan eleberrian.

Bestalde, gure artean esaunda edo elezaharrak berreskuratu eta idazteko joera

XIX. mendearen erdialdera piztu zen batez ere, erromantizismoaren eraginez, beste herrialdeetan bezala. Zenbait egilek legenda kutsua zuten kontakizunei egiatasun historikoa eman nahi izan zieten, eta hortik sortu ziren euskaldunen sorrerari buruzko kontakizun harrigarri asko, non agertzen baitira zenbait pertsonaia mitiko: Aitor, Leidor, Tubal, Lartaun, Lekobide, Otsobal… Besteren artean, Arakistain eta A. Xaho dira garai horretako idazle aipagarrienak. Pertsonaia historikoak ere legenda bihurtu dira, hala nola, J. B. Elkano. Bestalde, arlo berezia osatzen dute Ama Birjinaren mirarien eta arima herratuen legendek. Judu Herratuaren legendak, deabruaren istorioak eta anitz horrelako bildu eta erabili ditu A. Lertxundik Alberdaniako Ifrentzuak saileko lau liburuak idazteko.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, I PUIN .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper