didaktika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DIDAKTIKA

(grek. didaktike, irakaskuntzari loturikoa)

Literatura arloan irakastea helburutzat duen literaturari atxikitzen zaio. Literatura didaktikoak irakaskuntza moral, erlijioso, zientifiko, filosofikoa eta abar ditu helburu. Horazioren hitzetan, literatura obra baten xedeak honako hau izan behar du: “Lectorem delectando pariterque monendo” (irakurleari atsegin eman eta aldi bere an irakatsi), hau da, gozatuz irakatsi.

Erromantizismoaz geroztik, literaturaren kontzeptua zorroztu ahala, asmo este tikoari baino gehiago helburu didaktikoei lotzen zitzaien literatura hori Poetikaren arlotik kanpo jartzeko joera nagusitu da. Halere, literatur genero gehienak ukan dezaketen helburuetako bat da irakastekoa, eta garai jakin batzuetan asmo hori beste xede literario batzuei gailendu bazaie ere, gutxiago edo gehiago garai eta leku guztietako literaturetan topa daiteke asmo didaktikorik.

Esate baterako, Biblia ko liburuetako asko didaktikoak dira (adibidez, Esaera Zaharrak deritzana); literatura grekolatindarrean ere tankera didaktikoa dute Hesiodoren Lanak eta egunak , Horazioren Ars Poetica, Lukrezioren De rerum natu ra (Gauzen izaeraz, X. Amuriza, 2001) , P. Virgilioren Georgikak (I. Ruiz Arzallus, 1997). Orobat, Erdi Aroan obra didaktikoak badira, noski; adibidez, Mester de Clereciakoak, hala nola, Gonzalo de Berceoren obrak; XV. mendean, berriz, Talaverako artziprestearen El corbacho lana ere zerrenda luze horretan sar daiteke.

XVI.
eta XVII. mendeetan, literatura didaktikoa oso ugaria izan zen: Rotterdamgo Erasmoren Encomium moriae (1509-1511), J. Kaltzadak itzulia ( Eromenaren laudorioa , 1994 ); T. Mororen Utopia (1516, P. Xarritonek izen beraz itzulia, 1992) B. Castiglioneren Il libro del Cortegiano (1528), eta Luis Vives eta Juan de Valdésen obra batzuk. Literatura aszetiko eta mistikoan, besteak beste, Santa Teresa de Avila, Frai Luis de León eta San Juan de la Cruzen lanak nabarmentzen dira. J.I. Goikoetxea “Gaztelu”k itzuli zituen haien lanak Musika ixilla. Fray Luis León eta Donibane Gurutzen olerkirik onenak, erderaz eta euskeraz (1963) antologian eta
J.
Onaindia Baseta «Otar»rek Donibane Gurutz, olerkari (1990). Inazio Loiolakoaren lanak ere nabarmentzekoak dira, A. Kardaberazek itzuli eta egokitua zituen Aita S. Ignazio Loiolakoaren egertzizioak (1760-65) liburuan, J. Duvoisinek itzuli zuen haren liburua lapurterara Liburu ederra izenburuaz (1856) eta 2003an itzulpen berria egin du P. Altunak Klasikoak bildumarentzat. Beste alde batetik, arlo ez-erli jiosoan F. Quevedoren Los sueños, eta B. Graciánen obra zabala ere aipagarri da.

XVII. mendeko literatura frantsesean arlo didaktikoan ondorengo hauek dira nagusi: J.B. Bossueten Discours sur l’histoire universelle eta Fénelonen Aventures de Telémaque (1699), J. Duvoisinek euskararatua, Telemake Ulisen semearen ger takuntzak (1988). Gainera, N. Boileauren Art poétique liburuak aipamen berezia merezi du didaktikaz arituz gero eta euskal literaturan P. Agerre “Axular”en Gero , bi partetan partitua eta berezia (1643 ).

XVIII. mendean, Frantziako iIustrazio garaian, Europan neoklasizismoak indarra hartu zuen eta literatura didaktikoaren gorakada etorri zen, ilustratuek herriari kultu ra helarazteko kezka intelektuala eta pedagogikoa agertu zuten. Frantzian, Voltaire (Gutun filosofikoak , J. Sodupe, 1995), Ch. Montesquieu ( Legeen espirituaz, I. Iñurrieta, 1999) eta J. J. Rousseau ( Gizarte hitzarmena , B. Oiartzabal, 1993) eta D. Diderot nabarmendu ziren; Alemanian, berriz, J.C. Schiller; Espainian literatura didaktikoak honako arlo hauek hartu zituen: alegian (F. de Samaniego), saiakeran

(B. Feijóo) nobelan (F. G. Isla), poesian (J. Meléndez Valdés) eta satiran (G. M. Jovellanosek nobleziaren ohitura txarren eta heziketa traketsaren kontra egindakoa, esaterako). Azkenik, saiakera arloan, XX. mendeko lehenengo zatian asmo didakti ko argia duten obrak idatzi zituzten M. Unamunok, A. Machadok, J. Ortega y Gassetek, eta abarrek.

Euskal Herrian XVIII. eta XIX. mendeen artean, besteak beste, liburu hauek dira aipagarrienak: J.A. Mogelen Peru Abarka (1881) eta J. B. Agirreren Konfesioko eta komunioko sakramentuen gañean erakusaldiak (1803).

Genero gisa harturik, sistema literarioak saiakera deitura modu orokorrean har tuz bataiatu dituenak didaktika deiturapean bildu izan dira, hala nola, historia, elka rrizketa edo dialogoa, satira, saiakera, kazetaritza, artikulua, biografia, autobiogra fia…

[G. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

      

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper