diakronia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DIAKRONIA

(grek. dia + khronos, denboran zehar)

Teoria estrukturalistaren arabera, hizkuntzari dagokion deskripzio edo azalpena bi eratakoa izan daiteke: sinkronikoa eta diakronikoa. Sinkronikoa da hizkuntza baten halako une bateko gertakarien azalpena; beraz, hizkuntza baten halako une jakin bateko egoeraren deskripzioa sinkronikoa da. Kontzeptu horren aurkakoa da, aldiz, deskripzio edo azalpen diakronikoa, hizkuntza baten garapenaren egoerak azaltzen dituena. Saussureren iritziz ( Cours de linguistique générale, 1916, Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa , I. Arrigain, 1998), ikerketa zientifiko orok bi ardatz nagusi hartu behar lituzke kontuan: batetik, aldibereko diren gertakarien ardatza, eta, bestetik, gertakari edo fenomeno bat garaietan izandako aldaketa eta egoeren jarraipena egiten duen ardatza.

Hala, linguistika konparatistek, ardatz diakronikoari loturik, hizkuntza jakin batzuen antzinako hizkuntz mota berreraikitzea zuten helburu; Port-Royalgo Gramatikak, aldiz, Luis XIV.aren garaiko frantsesa deskribatzen zuen; beraz, frantse saren garai hartako egoeraren deskribapen sinkronikoa egin zuten. Literaturari buruzko estudioen arloan ere bien erabilera bereziki emankorra gertatzen da M. Bakhtinen iritziz, testu literarioetan aldi berean eta modu polifonikoan bil baitaitezke hizkuntzaren bilakaera egoera ugari, soziolekto ezberdinak eta dialektoak.

[L. O.]

Ikus, halaber, L ITERATUR KRITIKA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: diacronía
 fr: diachronie
 en: diachrony

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper