bertsopaper - Literatura Terminoen Hiztegia

 
BERTSOPAPER

Bertsopaperak galerada moduko orrialde inprimatuak dira, herri mailako bertso sortak jendartera iritsarazteko paratuak. Orrialde horiek meza ondotan eta ferietan saltzen ziren, jendea biltzen zen lekuetan, bertso saltzaileek kantatzen zituztelarik bertsoak, eta ondoren entzuleek erosten paperak. Bertsopaperen hasiera Bilbon izan zen, eta sistema horren bidez zabaldu ziren, esaterako, eguberri kantuak San Frantzisko Komentuan 1755ean. Indarrean iraun zuten bertsolaritzak agintzen zuen lurraldeetan, batez ere XIX. eta XX. mendeetan, eta ia erabat galdu zen argitalpen modu hori 1936ko guda zibilaren ondoren (A. Zavala, 1964).

Bertso sortak idazteak aldaketa handia dakar ahotik ahorako bertsolaritzatik. Testua ahozkoa izatetik idatzia izatera eginiko aldakuntzan, ahozkotasunaren zen bait ezaugarri galtzen diren heinean, idatzizkoaren beste zenbait eskuratzen dira, testugintzaren nolakotasuna eraldatuz. Era horretan, giza fakultateetan bakarrik bizi zen bertsozko gertakariak, paperean hartzen du euskarri, eta horrela corpus bat metatzen da, Bibliografia zabala osatzeraino; dinamika bat sortzen ere da, idazkion eraginpean aldatuz testugintza bera, piezen dastamena eta helaraztea; eta estilo bat markatzen da, kontsumoko idazkietan oinarritua, baina, ahozkoa eta tradizioz koa izanez, funtsezko testu zehatzago, aberatsago eta jantziago bat erdiesten dela, bat-bateko bertsoetan ez bezala.

Bertsopaperekin batera bizi izan ziren lore jokoetako kantuak, aldizkarietako bertsogintza eta bertso liburuak, autore batenak nahiz talde batenak; bertsoen autoretza gero eta gehiago nabarmentzen da XX. mendean. Horrek esan nahi du badutela antzik bertsopaperek, lore jokoetako kantuek eta aldizkarietako bertsoek eta bertso liburuek; eta ez dela erraza horien artean hesiak jartzen, baina ez direla nahasi behar batzuk eta besteak. Bertsopapera herri xeheagoarentzat da; testuingurua paperean ez datorrena du, hartzaileek berez ezagutzen dutenez; iraupen gutxiko gauza erakargarria besterik ez da berez bertsopapera. Ez hala, ordea, lore jokoetako kantua eta bertso liburua, hartzaile erosoagoa dutenez bai kulturaz eta bai diruz ere, eta autore jantziagoa eskatzen dute eskuarki aldizkariak eta bertso liburuak, bertsogintzaren iraupen luzeagoa.

Bertsopaperak corpus bikaina agertu du, bertsolaritzaren historiaren hezurdu ra gertatuz, “Auspoa” bilduman (A. Zavala, 1962-...); eta antologiak ere eskaini ditu: besteak beste, Bertsolariya (1931-1932), bertsopaperak ezkutatzear zeuden unean agertua. Ia Euskal Herri osokoak dira horrelako orrialdeak, baina batez ere Gipuzkoan dute loratze ugariena. Besteak beste, bi bertso jartzaile dira nabar mentzen horrelako bertsogintzan: Xenpelar, bertso eredu hori finkatu zuena, eta Txirrita, horrelako bertsogintza ia ofizioz bizi izan zuena. Biak bat-bateko bertso gintzan izen handikoak. Egia da Bilintxek eta P. M. Otañok badituztela bertso ugari antologietan, baina horiengan eragin nabarmenagoa da aldizkarietatik eta lore joko etatik datorkiena bertso eredua finkatzeko, eta ez, beharbada, hainbeste bertsopa perek ezarritakotik. Horien kalitatea da, noski, bertsoak sortu eta gero antologietan sarrarazi zituena. Ez ziren, ordea, lehen mailakoak izan bat-bateko bertsogintzan. Eta bertsopaperei esker sartu ziren ez gutxi ahozko zirkuituan.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, B ERTSOGINTZA , B ERTSOLARITZA , K ANTU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: pliego suelto
 fr: feuille volante
 en:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper