barroko - Literatura Terminoen Hiztegia

 
BARROKO

(fr. baroque , nabarmena, bitxia)

XVII. mendean zabaldu zen kultura eta literaturari ematen zaion deitura oroko rra da. Espainian garatu zen indar handiz, baina Europa osoan zabaldu zen. Krisialdi garaiko kultura da barrokoa, izan ere, XVII. mendea ekonomia aldetik alda keta handien aroa izan baitzen. Barrokoa gizarteko klase aurreratuenek krisialdi ekonomikoaren aurrean eratu zuten mundu ikuskerarekin lotua dago.

Esan bezala, XVII. mendea gogorra izan zen, izurriteak, monetaren inflazioak, gudateak eta krisialdiak gogor astindu zuten gizartea eta gizarte tentsio handiak gertatu ziren. Aristokraziaren aldera jo zuen gizarte atal batek; bestea, aldiz, txirotasunean jausi zen. Bien arteko tentsioek eta jokamoldeek eratu zuten, beraz, garaiko kultura.

Barrokoaren krisialdiaren irudikapenean alde erlijioso garbia nabarmen daiteke, izan ere, Espainian barrokoak Erreforma protestantearen aurkako joera hartzen du, eta Inkisizioa indartu eta garatu egiten da. Bestalde, ikertzaileentzat arazo eztabai dagarria izan den arren, bada kultura barrokorik herrialde protestanteetan ere, Europa osokoak baitira krisialdi ekonomikoak sorturiko gatazka eta hausturak. Hogeita Hamar Urteko Gerrak Europako erdialdean sortu zituen kalteek galera han diak ekarri zituzten ekonomia arloan, eta Espainian izurriteak lau uhinetan popula zioaren laurdena hil zuen, eta gosetea eta miseria nonahi zabaldu. Garai tragikoa da kultura barrokoa garatu zenekoa, galera handiak izan ziren eta, mundua goitik behera zetorrela ikusten zutenez, mundu ikuskera tragikoa garatu zuten.

Barrokoa etsiturik dagoen kontzientziaren adierazpena da. Kinka larrian bizi zen

XVII. mendeko espirituak muturretara jotzen zuen bere mundu ikuskera azaltzeko orduan. Garaikoentzat beren mendea inoiz izandako aldrebesena zen, ulertezina; dena hankaz gora zegoela iruditzen zitzaien. Ezkortasunez beterik agertzen den mundu ikuskera hori metafora nagusi batzuetan mamitu zen eta munduaren zora mena da horietan lehendabizikoa. Mundua erotu egin da eta orekaren ordez alde rantzizko mundua bizi du XVII. mendeko pertsonak. Régnier idazle frantziarrak, adi bidez, argi adierazi zuen: “Dena erotu da . Bufoiak mundu ikuskera horren adierazpide dira, desorekaren adierazpenak bilatzen baitira garai horretan. Izadiaren errakuntza orokorra denez, bufoiek errakuntzaren mustra agerikoa egiten dute. Dena dago bere onetik aterata: monetaren portaera inflazionarioa da, eta gizartean desoreka da nagusi. Munduaren eromenaren kontzeptuarekin batera zabaltzen da barrokoan zorigaitzarena. Barrokoan gurari sozialak indartu egiten dira, baina ez da gehienetan askorik lortzen, eta, ondorioz, etsipena zabaltzen da gizartearen alde orotara.

Bigarren metafora mundua atzekoz aurrera dagoela dioena da. Munduak galdu egin du berez zuen oreka eta dena agertzen da alderantziz. Gizarte desorekak sortzen duen irudipena da. Dena aldatuz doa, dena galduz, dena dago ardatzetik aterata. Aldakuntzaren aurrean gizarteak babesaren falta nabari du eta mundua galdua dela dirudi. Metafora horrekin oso lotua agertzen da mundua labirintoa dela dioena ere. Gizartea ez da gai historiaren nondik norakoa sumatzeko eta horrek sortzen duen hondamendiaren ikusmoldearen ondorioz sortzen da barrokoaren metafora hori. Gizataldeak aldatuz doazenez, XVII. mendeko pertsonek mundua plaza eta ostatu gisa ikusten dute; han denak biltzen dira ordenurik gabe, ez da inon gizarte taldeen arteko bereizketarik eta gauza orok dirudi aldakuntza eta nahasmena.

Hirugarrenik, mundua antzokiadeneko metafora nagusitzen da barrokoan, egia eta egiantza, gezurrezko eta egiazko irudiaren artean sortzen den zalantzak zer pentsatu handia eman zuen, gizarte loturak tinko eutsirik ez zeudela iruditzen zitzaienez. Antzertiaren metaforak joera kontserbatzaileak agertzen ditu, bakoitzak duen papera ez dela betiko izango agertzen saiatzen delako eta, beraz, aldakuntza indarretan sinesmena ahultzen duelako. Antzertiak erroz ez dena eta antzez dena azpimarratzen du, eta, beraz, gezurrez eta gezurretan bizi denaren antzekotasuna indartzen du. Halaz ere, metafora horrek barrokoan nagusitzen den jaiaren espiritua adierazten du. Dena da distira eta jaia barrokoan, antzerkietan izan ohi denez. Barrokoko kultura, azkenik, muturreko kontraesanen arteko batasuna lortzen saiatzen da, ez kontraesanak gainditzen saiatuz, kontraesanen artean bizitzen saiatuz baizik.

Barrokoaren kulturak lau ezaugarri nagusi ditu, J. A. Maravall (1975) ikertzaile aren ustetan, eta lauren bidez adieraz daiteke mugimendu horren muina: kultura zuzentzailea da, masiboa, hiritarra eta kontserbatzailea. Honako hauek dira, beraz, barrokoaren ezaugarriak:

Lehenik, kultura zuzentzailea dela esaten da, giza jokabidea zuzendua dagoe la adierazi nahiz, hots, hain zuzen ere errege eta klase pribilegiatuen botereak iraun dezan zuzendua. Joera horrek konduktismoa eta gizarte moralaren indarrean sines tea dakar. Baina bizitzaren hainbat alorretan agertzen da zuzendaritza hori: ekono mia zuzentzen da, inperialismoaren alde; literatura zuzendua da, ordenu eta bote reen alde; zientzia ere zuzendua; eta, azkenik, Inkisizioak zuzentzen duen erlijioaren esparrua ere hutsik gabe aipatu behar da.

Bigarrenik, kultura masiboa dela esateak botereak gizatalde guztietaraino heldu nahi duela adierazi nahi du. XVII. mendean gizarte mailako fenomeno bi ger tatu ziren Espainian: alde batetik, populazioa gutxitu egin zen gaitzen ondorioz, baina zenbait hiritan populazioa bildu egin zen, hain zuzen ere, jende multzo han diak eratuz. Hirietan bilduriko talde ugari horiek dira kulturan aurrerakoienak, eta, normalean, gortearen inguruan eratzen dira. Nekazari giroko herritarrak hirietara hurbildu dira eta eratu den klase sozial ugari horrentzat sortzen dira fenomeno kul turalak. Fenomeno kitsch aren zenbait mostra XVII. mendean gertatzen dira: kultu ra arrunta, generoen estandarizazioa, merkatuari begira sortzen diren antzezlanak, kultura kontsumoaren masifikazioa, baina guztia gizarte kontserbatzaile baten agin dupean.

Hirugarrenik, kultura hiritarra da barrokoa, edo hirietan bizi direnek egina eta hiritarrei zuzendua. XVII. mendeko handikien dirua nekazari lurretatik badator ere, eta lurrari atxikitako ekonomia batetik aberastu badira ere, handikiak ez dira lande tan bizi, hirian baino; eliza nagusi, barroko eta jesuitikoak ez dira herrietan egiten, hiri handi eta osoro beteetan baino. Hirietan biltzen dira pintoreak eta eskultura egi leak, hiriak dira nobeletako eszenatokiak, eta ekintza nagusi guztiak hirietan gertat zen dira.

Azkenez, kultura hori kontserbatzailea da, erregeen pribilegioen alde agertzen da. Baina, eta hauxe litzateke azpimarragarriagoa, kultura arrunt guztiak, kistchkulturak, kontserbatzaileak izaten dira berez, publiko zabal batentzat egiten direlako eta publikoaren gustua lausengatzeko asmotan. Espainiako kulturan, gainera, fenomeno bitxia gertatzen da, zeren berritasunaren lilura joera kontserbatzailearen alde jartzen baita; eta hori era bitara pentsatua: berritasuna politikoki arriskutsua ez den eremu batean gertatzen da (artean, adibidez), edo berritasunak tradizio zaharra era berrituan aurkezten du, haren balioak berretsiz. Artean onartzen bada ere, berritasuna ez da berdin onesten gizarte bizitzan. Politika arloan eta ohituren arloan ez da horrelakorik onartzen, gizarteak bere hartan jarraitu behar du nahitaez.

Barroko aroko literatur ezaugarri nagusiak aztertuko dira orain, bere inguru sozialean kokaturik. Literaturan barrokoak agertzen dituen ezaugarriak honako hauek dira, J. A. Maravallek zehazturiko ezaugarrien arabera: alde batetik, harmo nia eta zentzu klasikoaren galera dator, eta era berean forma biribildu, harrotu eta neurrigabekoak sortzen dira. Arteetan neurrigabea den errealitatearen estilizazio joera nagusitzen da, deformazioaren bidez; kontrajarpenak nabarmentzen dira, ele mentu erlijioso eta paganoak nahastuz. Bestetik, hizkera poetikoak sorturiko eder tasunaren distira estimatzen da: espresiobideek irakurlearen arreta joko dute bor tizki, topikoetatik urrunduz; hitz iradokitzaile eta kolore beteen aukeraketa egiten da; kultismoak erabiltzen dira, eufoniagatik eta musikaltasunagatik; hiztegi zahar eta erabilia bazterreratu egiten da; adimenaren zorroztasunaren aldeko apustua egiten da, hitz zein kontzeptu jokoen bidez, zein espresiobide arrunten indarketaren bidez (antitesiak, paradoxak, paranomasiak, calembourr ak, metafora pilaketak, eta abar barrokoaren ezaugarri formalak dira).

Hizkera artifizial horren bidez literatur korronte nagusi bi sortzen dira: kontzep tismoa eta kulteranismoa. Kontzeptismoak ahalik eta formarik bildu eta laburrenean ahalik eta esanahi beteena eman nahi du. Kontzeptua ezaguerarako eta espresio rako bide da, idazleak objektuen arteko erlaziorik sakonenak sortzen ditu, irakurle ak errealitatearen ezaguera sakona lor dezan. Kulteranismoak, ordea, ahalik eta for marik zailena erabiliko du, hiztegi arrotza, jasoa eta kultua baliatuz, sintaxia bihurrituz hiperbatonen bidez. Kritikak, hasiera batean, kontzeptu biak bata beste aren aurka jartzen zituen; gaur egun, baina, ikusten da era bateko zein besteko espresiobideak erabili zituztela idazle barrokoek, eta, ondorioz, ezin dela banaketa zuzenik egin bien artean.

Deigarria eta ikusgarria izatea maite du arte barrokoak. Garai horretan, Monarkiaren eta Nobleziaren legitimitatea frogatu nahi da, eta, arrazoi horrengatik, produktu kulturalak aberatsak eta jendearen aurrean ikusgarriak gertatzen dira. Joskeran esaldiak gero eta aberatsagoak eta biribilagoak egiten dira, diseinuaren konplexutasuna agertuz. Baina, era berean, oparotasunaren alde agertzen den hein berean, kontrako tendentzia ere agertzen du barrokoak, biluztasunaren aldeko jaidura handia du. Nola ezkondu oparotasuna eta pobrezia, dekorazioa eta sustraikoa, ikuskizuna eta beharrezkoa? Zentzu batean bakarrik, barrokoak muturreko kontrajarpenak maite ditu, eta hala berean goratzen du aberastasuna eta konplexutasuna, nola gurtzen du urritasuna. Espainiako literaturan kontzeptismo eta kulturalismoen tendentzien arteko kontrajarpena ere, hain zuzen, hitz urritasunaren alde eta oparotasunaren alde egiten dutenen tendentzien arteko kontrajarpena, joera beretik dator, muturrekoak tartekatuz sortzen den desoreka maite duelako gizaldiko estetikak. Laburtasunaren eta sintesi gaitasunaren estimazioaren seinale dira garaian hain zabalduak egon ziren aforismo bildumak, maxima zerrendak eta errefrau sortak. Muturreko joerek agintzen dutenean agertzen da barrokoan antitesi eta antzeko espresamoldeen nagusitasuna. Kontrajarpenen jokoak (sua/izotza, argi/ilun gisakoak) askotan erabili ohi ziren poesian eta literatura osoan.

Ikus-entzule eta irakurleengan batez ere harridura eragin nahi du barrokoak, eta harridura sortzen du kontzeptismoak, espresiobide trinkoan esanahien aberas tasuna gordetzen duenez, ahalik eta esanahi zabalena ahalik eta espresiobide trin koenean ematen duenean. Harridura sortu nahi du kulteranismoak ere, jakituriaren zirrikituetan ostentzen duenez esanahiaren bitxi distiratsua. Harridurak adierazten duena krisialdian bizi den garaia da, ez sotil eta lasai bizi dena, kontrajarpenez betea, bizia eta aldakorra den egoera baino. Suspertze eta uhertze garaiaren espresiobidea da. Muturreko estetikak erabiliz, erregistro ezberdineko hitzak eta erreferentziak pilatuz, errenazimentuko estetika barrokoko pentsamoldearekin nahastuz, lilura sortzea da barrokoak lortu nahi duen lehendabiziko helburua.

Zailtasuna estimatzen dute barroko garaian harridura sortzeko. Zailtasunari buruzko iritzi pedagogikoan oinarritzen dira. Haien ustetan, zaila dena arreta gehia goz irakurtzen da, zailtasuna ulertuz eta testuarekin borrokatuz, ezein testu errazek ez baitu eskaintzen horrelako plazerik. Testu errazak berehala nekatzen du irakur lea, arin ulertzen baitu han dagoena. Zailtasunak akuilatu egiten du, ordea, eta zail tasuna erronka berezia da ulermenaren bidean.

Kultura barrokoaren hedadura geografikoari dagokionez, arestian adierazi denez, badirudi lotura estua dagoela katolizismoaren eta barrokoaren artean. Oso uste hedatua da berebiziko indarra izan zuela Kontrarreformak; eta protestantismo-aren aurkako joera eta kultura barrokoa identifikatu izan dira, herrialde katolikoetan barrokoa indar handiagoz gertatzen dela erreparatuz. Hala Italian eta Espainian. Garai horretako literatur kreatzailerik handienak Espainian sortu ziren. Antzertian Lope de Vega eta P. Calderónen dramak arrakasta handiz errepresentatzen zituz ten. Lehenak komedia finkatu zuen eta publiko arrunt batentzat genero berezia sortu. Bigarrenak antzerti erlijiosoa landu zuen, antzertiaren indar sinbolikoa azke neraino eramanez. Narratiban, eta M. Cervantes alde batera uzten delarik, trantsizio garaiko gizona izan baitzen, pikareska oso ezaguna izan zen eta irakurle multzo zabala lortu zuen. Lirikan, L. Góngora eta F. Quevedo dira sorkuntzaren erpinak.

Italian, G. Marino idazleak Marinismoa sortu zuen, eta horren kide izan zen Frantziako preziosismoa ere, nahiz eta herrialde horretan klasizismoak indar handia izan zuen mende horretan ere. Preziosistek ohitura, molde eta bizieraren errefina mendua eta sotiltasuna bilatzen zituzten. Gorte giroarekin loturik egon zen eta Rambouillaet markesa izan zen barroko mota horren buru. J. B. Molière idazleak mugimendu horren karikatura taularatu zuen antzerki lan batean. Literaturan, Italiako Marinismoa Espainiako Gongorismoarekin erlazionatzen da.

Protestantismoa nagusi zen herrialdeetan ez zuen barrokoak indar handiegirik izan. Hala ere, Alemanian gerrek markaturiko garaia bizi izan zen arren, mende bukaeran Grimmelshusenek pikareska motako lan bat eman zuen argitara. Ingalaterran “eufuismoa ” deitzen den mugimendu bat gertatu zen, marinismoaren parekoa, baina espiritu barrokoaren ezaugarri nagusiak poesia metafisikoan eta kontzeptistan gertatu ziren, J. Donne, eta G. Herberten eskutik.

Euskal Herriko literaturan P. Agerre “Axular” jotzen da mugimendu horren ere durik aipagarrientzat. Literatura aszetikoa egin zuen, garaiko idazle ugarik bezala, gizarteko krisialdiari irteera eman nahiz, eta erabili zuen idazkeraz euskal barroko aren eredua mamitu zuen Gero n (1643). Euskal prosaren eredu bihurtu den horre tan ezagunak dira joskeraren moldaera trebeak, kontzeptu dantzak, espresiobide en ugaritasuna, sinonimo pilaketa, hiperbatonaren erabilera eta oparotasunean oinarrituriko hizkera.

[J. K.]

B IBLIOGRAFIA

L ÁZARO C ARRETER , F.: Estilo barroco y personalidad creadora , jat. 1967, 4. argit.,

Cátedra, Madrid, 1984 . M ARAVALL , J. A.: La cultura del Barroco. Análisis de una estructura histórica , Ariel , Barcelona, 1975 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: barroco
     fr: baroque
     en: baroque

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper