Orokorrean, kontaturikoaren edota azaldurikoaren ondorioak ateratzeko balio duen berbaldia edo epilogoa. Genero mota guztietan erabili da garaturiko argu dioen laburpena egiteko, edota entzule-irakurleen sentimenduak hunkitzeko. Testuan zehar aurkeztu diren galdera edota arazoen konponbidea eskaintzeko saioa egiten du egileak, laburpena eta sarritan ondorio morala ere erantsi ohi du. Aitzinsolasetan gertatu ohi den bezala, azken solasa ere egilea ez den norbaitek egin lezake haren obrari buruzko iruzkina, argibideak eta abar erantsiz.
Pastoraletan azken pherediküa esaten zaio; bertan, ikusleei eskerrak eman ondoren, dantzara gonbita egiten zaie.
Ikus, halaber, A ZKEN PHEREDIKÜ .
[P. U., T X . P.]