asetasun - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ASETASUN

Frantsesezko saturation kontzeptu kritikoaren euskal egokitzapena da. Kritika hizkuntzak bete behar duen baldintzetariko bat da asetasuna: aztergai duen objek tua asetzeko gaitasuna izan behar du, hots, idazlana erabat argitzeko ahalmena. R. Barthesentzat kritika hizkuntza metahizkuntza da; izan ere, berbaldi bati buruzko berbaldia da, lehen hizkuntza bati buruz diharduen hizkuntza sekundarioa. Kritikaren objektua berbaldi bat izanik, ezin bila dezake berbaldi horren egia, hiz kuntza bati ez dagokiolako egiaren kategoria, baliodun izatearena baino. Hala, edo zein idazleren idazlanera, edozein idazleren hizkuntzara, era bateko eta besteko kritika hizkuntzak eraman ditzake kritikariak (psikoanalitikoa, soziologikoa...). Honenbestez, kritikaria aske da kritika hizkuntza aukeratzeko, idazlana zein ikus puntutatik aztertuko duen hautatzeko, baina, aukeratu ostean, bi baldintza bete behar ditu: bata da, hautatutako kritika hizkuntza homogeneoa izatea; bestea, berriz, aztergai duen objektua asebetetzera heltzea, hau da, idazlana osoki azaltzera iristea.

[A. T.]

Ikus, halaber, L ITERATUR K RITIKA , N OUVELLE C RITIQUE .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: saturación
 fr: saturation
 en: saturation

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper