(grek. antithesis, kontraposizioa, aurkajartzea)
Perpaus berean hitzen edo pentsamenduen kontrajarpena edo kontrastea adierazten duen figura, kontrajarrita daudenek egitura simetrikoa osatzen dutela. Hiztegian, antonimoetan agertzen da antitesia. Egitura figura da, nahiz kontrastea pentsamenduan ere egon daitekeen eta, beraz, pentsamendu figuratzat har daite keen (adibidez, antitesi filosofikoa). Adibidez, “ Espero ez genuena gertatzen da beti. Espero ez duguna itxaron behar dugu.” (J. Sarrionandia)
Antitesia konbina daiteke beste figura batzuekin ( correctio, antimetabole, dia logismoa). Errepikapen eskemetan indartze erretorikoa bila dezake, edo, bestela, isokolonean eta paralelismoan, adibidez, simetria bat bila dezake, oposizioa gogortzen duena. Genero batzuetako figura estimatua da antitesia; bereziki, orato rian, poesian, tragedian, atsotitzetan eta esaeretan nagusitzen da. Barrokoan garai dabil. P. Fontanier-en arabera, autore batzuek antitesiez abusatu ere egin dute, eta tankera erretoriko astunegia hartu; esate baterako, Senekak edo San Agustinek. Kontuz ibili behar da, beraz, antitesiaren erabilerarekin, prozedura mekaniko bihur baitaiteke eta dogmatiko gertatu.
Zenbait antitesi mota bereizten dira:
a) Antitesi filosofikoa: “Biziaz gozatu dudan tokietan hil nahi nuke” (A. Lamartine, Méditations poétiques , XII).
b) Anteisagogea antitesi diskurtsiboa da; gauza bat deskribatzen du konpara tuz zer ez den eta zer den: “Ez zen martxa eta ez dantza. Erronda zen, jauzi eta jautsiz egina...” (J. Kessel, Le lion )
c) Oximorona edo antilogia ere antitesi mota bat da.
Antitesi adibide ugari aurkitzen dira idazleetan, oso figura arrunta da eta: “Mahats-arno doiak ditu flakoak azkartzen; soberak azkarrak flakatzen” (A. Oihenart, Proverbes , 307).
Hona hemen, J. Hiriart-Urrutiren testuetatik harturiko zenbait erakusburu: “...egun sendo eta azkar, biharko hilak” (“Diharassarry apheza”, Jean Hiriart-Urruty, Mintzaira, aurpegia: Gizon! ). “–Zeren preso ezarri baitute, eta han atxiki hiru hilabetez, preso. –Zer? Ohoinen salatzalea preso? –Ba, gizona. Hura preso. Eta ohoinak libro.” (“Edouard Drumont”, ibid., 61). “Hil edo bizi...mutiko artzain gazte bati eman zion lehen aldikotz, ordu arte azindetan baizik ezagutu ez zuen pozoina edo sendagailua. ..“ (Hil handi bat ” , ibid.) “ Han berean oroitgailu haren pean hautatu du berak bere azken egoitza; eta han behar omen dute ehortzi hil handi hori...hiltzetik beiratu duen lehen artzain Jupillen izenaren itzalean. Non hauta zezaken hobeki bere hil-hobia?” (ibid.)
[X. A.]
Ikus, halaber, P ENTSAMENDU FIGURA .