(...)
Ez dakigu zein den antzinako Sulue eta egungo Sule [súle]-ren jatorria. Bukaerako -ue horrek -une 'gune', 'toki'-tik atera den Olague, Etxague eta antzekoen amaiera dakarkigu gogora, baina toponimo horietan beti -gue dugu (-kue txistukari ahoskabe atzean), sekulan ez -ue [Ikus FHV, 305. or.].
Aipatu behialako eta oraingo bi forma horien artean azentuaketa erdaldunaren nagusitzearen ondoriotako har dezakegun Sulbe daukagu 1801ean.
Sulue "aborral" eta "corraliza" izan da. Egun (ikus Aborral sarrera) "aborral"-a da, 1800. urtean bezala.
Alto de Sule (Altto de Sulue 1722an) euskarazko Sulueburu(a)-ren kidea izan daiteke, gain hori San Nicolás-etik hurbil baitago (ikus Sulueburu sarrera). Barranco de Sulue, Basandia, Andresoro eta Sulue-tik jaisten diren errekastoek sorturikako erreka da. Paso de Sulue-n (ikus Eskobarea sarrera) Aitzandieta eta Basandia-ko errekek osatutakoarekin bat egiten du. Monte de Sulue edo Sulumendi Basandia eta Zapaiz-ko mugako oihezki orain pinuz betea da. Sarria de Sulue-k, azkenik, dermio honetako oihana adieraziko zuen, Monte de Sulue apika.
Sulue-k Basandia, Abuñaga, Andresoro, San Nicolás, Laku, Lakumulatu, Kastillu, Zapaiz eta El Vedado-rekin mugatzen du. Herri-lurra da.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11