4701 emaitza *:* bilaketarentzat [161 - 170]
Astolfo (es), Aistolfo (es), Aistolf (fr), Aistulf (fr), Aistulf (en)
J.A. Xaho idazle zuberotarrak La lègende d' Aitor lanean kaleratu zuen izena; beranduago F. Navarro Villosladaren Amaia o los vascos en el siglo VIII eleberriko pertsonaia ospetsua izan zen. Zuberoan aita onen semea esaten da 'noblea' adierazteko. Hortik Xahok euskaldunok Aitor-en semeak garela atera zuen, okerreko etimologia eginez. Gaur egun Euskal Herrian gehien erabiltzen den izenetako bat da.
Aizkorriko mendikateko (Gipuzkoa) toponimoa, garai batean Aketegiren ordez erabilia. Ikusi Aketegi.
Zarauzko (Gipuzkoa) toponimoa. Ikusi: Aitza
Andre Mariaren ermita, Iturmendin (Nafarroa), Aitzaga herri hustuko eliza izana. Petri I.a erregeak bertako monasterioa Aralarko Done Mikelen santutegiari eman zion, 1103. urtean.
Zerain herriko toponimoa (Gipuzkoa).
Urdiaingo (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, Sarabe izeneko basoan. Ermita antzinako Sarabe herriko eliza izan zen. Jaia abuztuaren 15ean da. Kondairak dioenez inguruetan bizi ziren jentilek eraiki zuten eliza. Erromesek, igarotzean, jentilen emazteak ikusten omen zituzten, ilea orrazten ari. Ikus Sarabe.
Jose Ariztimuño Olaso (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) idazlearen goitizena, bere deituren hasierak batuz lortua: A(r)itz+ol. Aitzol apaiza izan zen, Yakintza aldizkariaren sortzailea eta Euskaltzale elkarteko zuzendaria. 1936an Lapurditik Bilbora itsasontziz zihoala matxinatutako soldaduek preso hartu eta Hernaniko hilerriko hormaren kontra fusilatu zuten. Bere lanik ezagunena La Muerte del Euskera ('Euskararen heriotza') dugu.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.