2318 emaitza *:* bilaketarentzat [161 - 170]
Hitz arrunta, duen esanahiagatik 'ametsa', 'nahikaria' euskaraz pertsona-izentzat usu erabilia.
Laranga auzoko Andre Mariaren adbokazioa, Mutrikun (Gipuzkoa). Horretaz gain, haritz mota bat ere bada (Quercus pyrenaica).
Ezkurra eta Ezpelura ibaien arroak banatzen dituen Malerrekako (Nafarroa) mendia. Osagaiak: ametz 'zuhaitz izena', -di (-ti) eta -a.
Agurain (Araba) inguruan, Entzia mendiko Lezao haitzuloan bizi den izaki mitologikoa. Ile horikoa maiz izaten da leizearen atean ilea orrazten, lamina gehienak bezala. Aiurri atsegin eta onekoa; behartsuen laguna da.
Nafarroan XIV. mendean erabiltzen zen izena (Lerga, 1366).
Erdi Aroko izena. 1285ean Iruñean ageri da.
Andre Mariaren ermita zaharra, Artzibarkoa (Nafarroa), berez Amukain herri hustuko eliza zena.
Nafarroan maiz agertzen da euskal izen hau, XI. mendetik aurrera (Amuna Enecon, Leire 1033; Gomiz de Amunna, 1237). Kukullako Donemiliagako monasterioko (Errioxa) lehen dokumentuan eta Añanan (Araba) azaltzen da, azken honetan 932. urtean.
Ana (es), Anne (fr), Anne (en), Ann (en), Anna (en)
Erdi Aroan izen hau usaiakoa zen Euskal Herrian; XX. mendean, ordea, Deun-ixendegi euzkotarra izendegiko Anek erabat ordezkatu zuen. Santuaren eguna uztailaren 26an da. Ikus Ane.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.