1943 emaitza *:* bilaketarentzat [101 - 110]
Andre Mariaren ermita, Andetxan (Araba). Eraikuntza oso xumea bada ere, Ama Birjinaren irudia erromanikoa da. Jaiak maiatzean eta irailean egiten dira.
Alejandra (es), Alexandra (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Alexandra.
Andre Mariaren ermita, Aletxan (Araba). 1860an bota zuten, gerra garaian karlistek erabili zutenetik hutsik eta erortzeko zorian baitzegoen.
Alejandra (es), Alexandra (fr)
Herriak sortutako Alesandere izenaren aldaera. Ikus Alexandra.
Alejandra (es), Alexandra (fr), Alexandra (en)
Grezierako Aléksandros 'gizonen aldezlea' pertsona-izena Alexander bihurtu zen latinez, eta hizkuntza honetatik etorri da gurera. Izen hau eraman duen pertsonaiarik ezagunena Mazedoniako Alexandro handia izan da, K. a. IV. mendean Greziatik Indiaraino hedatzen zen inperioaren sortzailea. Santa Alexandra ahizparekin batean hil zuten Dioklezianoren garaian, kristaua izateagatik. Santuaren eguna martxoaren 20an da. Aldaerak: Alesandere (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Alexandere.
Alejandrina (es), Alexandrine (fr)
Latineko Alexandrinusetik dator, eta hau Alexandrotik.
Alfonsa (es)
Alfonsina (es), Alphonsine (fr)
Germaniar jatorriko Alfontso gizon izenetik sortua. Iberiar penintsulako zenbait errege horrela deitzen zirelako hedatu zen bertako erresuma batzuetan. Euskal Herrian, berriz, historian zehar ez da sobera erabili.
Alicia (es), Alice (fr)
Ikus Alizia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.