367 emaitza *:* bilaketarentzat [241 - 250]
María (es), Marie (fr), Mary (en), Maria (en), Мари́я (bert)
Egiptoar jatorria ('Ammonek maitatua') duen hebreerako Miryam izenetik dator, latineko Maria bitarteko dela. Biblian izen honetako aurreneko pertsona Moisesen arreba bada ere, egun munduan gehien erabiltzen direnetako bat izatea Jesusen ama Maria deitzeari zor zaio. Aldaera: Miren (Deun-ixendegi euzkotarra).
Mariana (es), Marianne (fr)
Maria eta Andreko izenak dira honen osagaiak. Pasaian (Gipuzkoa) ageri da, 1457an (Mariandreco de Laborda). Ez dakigu bigarren izenaren oinarrian Andreoren Andre aldaera dugun (Andres, alegia) ala femeninoetan ohikoa den andre izen arrunta. Nolanahi ere, garbi dago bukaeran -ko atzizki hipokoristiko ezaguna dagoela.
Marina (es), Marine (fr), Marina (en)
Latineko marinus-etik ('itsasokoa') edo beharbada 'Mariusena, Mariorena'. V. mendean Antiokian bizi izan zen Santa Marinak gizonen arropak jantzi zituen lekaide sartu ahal izateko, eta hil arte ez zuen inork horren berririk izan. Berbintzanan (Nafarroa) ageri da 1330. urtean ('Marina, fija de Garcia Franco'), Bilbon 1464an (Maryna de Ybarrysusi) eta Ondarroan (Bizkaia) 1514an (Marina de Garduça, Marina de Sagarminaga). Jaia uztailaren 17an da. Aldaerak: Itsasne, Itxasne, Maña eta Mariñe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Marta (es), Marthe (fr), Martha (en)
Arameoko Martâ ('andrea') izenetik. Betaniako Santa Marta, Lazaroren arreba, etxekoandrearen irudia da kristau ikonografian. Nafarroako Pirinioan (bai eta Aragoi eta Katalunian ere) artaldea babesteko edukitzen dituzten ardi beltzei ematen zaie izen hau. Santuaren eguna uztailaren 29an da.
Martina (es), Martine (fr), Martine (en)
Latineko Martinus ('Marte jainkoari eskainia') izenetik dator. Hagitz arrunta izan zen hau Galian; kristauen artean eduki zuen zabalkundeak Toursko San Martinen (316-387) ospe handian du iturri. Erromako santa Martina 226. urtean hil zuten, burua moztuta. Martina Larragan (Nafarroa) ageri da 1330. urtean eta Markinan (Bizkaia) 1491n (Martina Sanches de Gorostiaga). Santuaren eguna urtarrilaren 30ean da. Aldaerak: Martiñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Martitza eta Martixa.
Matilde (es), Mathilde (fr), Matilda (en)
Máxima (es), Maxima (fr), Maxime (fr), Maxima (en)
Medea (es), Médée (fr), Medea (en), Μήδεια (el kl)
Medusa (es), Méduse (fr), Medusa (en), Μέδουσα (el kl)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.