(...)
Leku-izen honetan, itxuraz, dorre, ondo eta -eta dugu. Hemen eo > o gertatu dateke, Eslabako 1768ko Dorrondoa-n edo Zareko 1582ko Echondoa-n bezala (Echeondoa 1596an), bai eta oe > e, euskaraz beste batzuetan agitu ohi denez (cf. Aiztondeta Lizarran [Ricardo Ciérbide, Estudio lingüístico de la documentación medieval en Lengua Occitana de Navarra, 351. or.]).
1592an Dorrondoeta dokumentatu dugu, alegia, oe > e gertatu aitzineko egoera.1787rako metatesi baten ondorena den Redondeta genuen (cf. Uxueko Redondiaga < Dorrondiaga), eta hau da, izan ere, egun bizirik dagoen aldaera ([rèdondéta]).1683. urtean Barranco de dorrandeta aurkitu dugu, dorrondeta-rekin batera, eta honetan oinarri harturik, dorre + ondo + eta gabe, dorre + handi + -eta-z pentsa daiteke. Hala ere, lehen bi agerraldietan Dorrondeta eta Dorrondoeta ditugu, eta hauek hasieran proposatu etimologiaren alde egitera bultzatzen gaituzte.
Dorrondeta El Chaparral, Molino viejo, Muga de Ayesa, eta Santa Eufemia artean dago, dokumentazioko Arrizulatua edo Aitzulatua-tik hurbil.
Barranco de Dorrondeta El Coscojar aldean sortu eta dermioa gurutzatu ondoren Río de Armillos-a doa.
Izena inguru honetako "Corral de Sixto"-ri zor lekioke, baina bertan ez dago, dakigula, dorre-aztarrenik.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11