(...)
Lerbeltz ia beti [1631n Elerbez da. "otro pedazo de pieza en elerbez", PRA-Kaparroso, 34. k., 1631.] Lerbez itxurapean aurkitu dugun arren, osagaiak ler 'leher', 'pinu', eta beltz izenondoaren sinpletzetik atera den bez [Garaioan Aranbeltz [àrambélc] ebakitzen duten toponimoa Aranbez [àrambéz] bilakatzen da Ariben, euskaraz ez dakien (eta toponimoa erdal modura ebakitzen duen) jendearen ahotan.] direla garbi dago. Izan ere, ler beltzak ugariak dira orain eta ugariak bide ziren antzina alderdi honetan.
Lerbeltz (Lerbez [lerbéz] orain), Lerbelztxiki-rekin batera, 1534eko despoblatu zerrendan [NAO-Comptos, 550. zkia.] azaltzen da estraineko aldiz. Despoblatua oraingo Alto del Púlpito azpian zegoen, Camino de Aldamara edo Camino de Murillo-n bertan. Etxeetako harriekin bertan dauden gorteak (L. Sanz, J. Sara, eta C. Goienecherenak) eraiki ziren, baina zaharkinak oraindik ere ikusgai daude korrale hauen inguruan. Alto del Púlpito-n, jendeak dioenez, badira defentsa eraikuntza baten aztarnak, eta honek agian behiala herria hemen zegoela esan nahi luke (egia balitz behinik behin. Guk ez dugu egiaztatzerik izan).
Nolanahi ere, aipatu zaharkin hauek Lerbeltz-koak edo Lerbelztxiki-koak ote diren ez dago garbi, azken herrixka hau ere Murilloko bidearen ondoan zegoelako, herri-arrastoak bezalaxe.
XIX. Mendeko Alto de Lerbez aipatu oraingo Alto del Púlpito dateke (ikus sarrera hau); Barranco de Lerbeltz goragoko Barranco de los Berros-en jarraipena da, Motelarana gurutzatu ondoren Aragoa ugaldera doan erreka, alegia. 1628ko lekukoak erakusten digunez, aztergai dugun dermio hau "corraliza" ere bazen, baina ez dakigu bakarrik Lerbeltz sartzen zen edo hau eta beste zerbait.
Berriki arte aparteko "corraliza" izan da, baina gaurregun Aldamara-rekin batera saltzen da.
Lerbeltz-ko larratza non zegoen ez dakigu. Paso de Lerbeltz [PRA-San Martin, 49. k.] Camino de Aldamara edo Camino de Murillo-k eta Barranco de Lerbeltz-ek elkar gurutzatzen duten gunean dago.
Lerbeltz-ek Zapaiz, Lakumulatu, Erlosiana (Lezkairu), El Soto, Aragoa, Motelarana, Aldamara eta Los Berros (behialako Berage eta Berageondoa) ditu mugakide.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11