(...)
Nobela izena eta -eta atzizkia ditugu hemen (cf. Uxueko Nobeleta). Nobela, Jimeno Juríok Burlatako Nobeleta aztertzean dioenez [ETB, 80. or. "¿El Nombre de Los Arcos según el fuero de Estella?" (FLV, 55, 1990, 55-63. orr.) izeneko artikuluan ere mintzo da gai honetaz: "La sufijación vasca «-eta» a voces de origen latino es normal. Un ejemplo cercano lo tenemos en el nombre del barrio estellés Noveleta, cuyo primer componente es la palabra latina novella 'viña recién plantada', 'majuelo', que a su vez deriva de novellus,-a,-um, diminutivo de novus. «Nobeleta» equivaldría a «los majuelos», circustancia ampliamente constatada durante el siglo XIII en la documentación referente al término estellés".
Guk IGI-en nobela 'labakia' edo 'luberria' zela esan genuen, oker, bistan denez. Reta Janárizek ere "ez du baztertzen" Nobleta toponimoa noval 'campo recién roturado' izenaz osaturik dagoelako posibilitatea, baina gaztelaniaren eraginez sorturikako *Nabeta-ren desitxuraketa ikusi nahiago du. EHZE, 479. or.], latineko novella 'ardantze landatu berria' da [Cf. "in Nouella Aurquia, in terminato uidelicet de Arinçano", Mitxelenak aipatua, "Notas lingüísticas a «Colección Diplomática de Irache»", PT, 93. or.], eta novale 'labakia'-tik atera den nobare-tik berezi behar da [Cf. aurreko lan berean azaltzen den "dos piezas Nouare uidean", Mitxelenak "en el camino del noval" itzulia, 107. or.].
Autore horren arabera Nobla aldaera sinkopatua oso arrunta da Nafarroako Erdialdean [Hau alderdi honetako hegoaldeko goi-nafarreraren azentu azkarrari leporatu behar zaio, antza]; Agezan, Nobeleta XVI. mendean azaltzen da ia bakarrik, eta orduan ere Nobleta-rekin aldizkatzen da. Hurrengo mendeetan eta gure egunotan Nobleta forma laburtua aurkitzen dugu beti ([nobléta] ahoskatua gaurregun) [1811n ere [...] Noveleta dugu, baina fetxaren berandukortasunak halabeharreko zerbaiten aurrean gaudela pentsa erazten digu].
1791ko Cerro de Nobleta Agezatik C-132 (Lizarra-Nabaskoze)-ra doan errepide berriaren eta Lergatik Oibar eta Zangozara doan Errepidea-aren elkargunean dago, angeluan.
1801eko Ladera de Nobleta Cuesta de Arana eta Nobeletasaietsa bera da.
Nobeleta-k Onborduia, Arana, Aranportillua, Euntzeberri, Udareaga, La Rea eta Usobidea-rekin mugatzen du.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11