Leku-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Barranco de Lausitu - Lekuak - EODA

Barranco de Lausitu (Erreka)

Entitatea:
Hidrografia/Ibaia
Arautzea:
ikerlari baten arautze proposamena 
Non: Ageza, Zare
  • muga de ayesa (barranco de), la - (1994) OV.11 , 975
    (...)
    Berez auzo herriarekiko mugalde guztia adierazi behar balu ere, Muga de Ayesa dermioak muga horren zati bat baizik ez du hartzen (cf. Agezako Muga de Sada). Alderdi hau Agezako mugan ere dagoen Lausitu-tik, Larreandia edo El Prado grande-raino luzatzen da, Dorrondeta, Camino de Tafalla, Santa Eufemia eta Mandaputia-ren artetik. Barranco de la Muga de Ayesa bi herrion arteko muga-mugatik jaisten den erreka da, bestela esan, bi herrion arteko muga markatzen duena, Agezako Barranco de la Muga (de Sada) bera.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • lausitu (barranco de), (fuente de), (llano de) - (1994) OV.11 , 135
    (...)
    Honen etimologiaz ikus Zareko izen bereko leku-izena. Reta Janárizek, oraingo Ausito aldaeran oinarrituta, hauts izenaz eta -itu atzizkiaz osaturik dagokeela dio [EHZE, 478. or.], baina etimologia honek zeharo ahazten du izenak hasieran izan duen albokoa, eta baztertu beharrekoa da. Orain Ausito [àusíto] deitzen dena San Miguel mendiaren azpian dago, Zareko muga eta Txurruta-ren artean. Barranco de Lausitu-k bi herrion arteko muga egiten du, eta ez da Zareko Barranco de Lausitu-rekin nahastu behar, gero biek, Galipentzu eta Zareko mugan bat egiten badute ere. Dokumentazioko Fuente de Lausitu dermio honetan dagoen Fuente de Txurruta izan zitekeen. Llano de Lausitu Zareko mugan dago, herri horretara Agezatik doazen bi bideen artean. Lausitu-k Zareko mugarekin, Pinar de San Miguel, Errekandia, Txurruta eta Merkatu-rekin mugatzen du.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • muga de sada (barranco de la), (fuente de la), (puente de la) - (1994) OV.11 , 141-142
    (...)
    Muga de Sada Mojón de Sada-ren baliokidea izan daiteke, hau da, Zarekiko muga guztia izenda dezake, baina honetaz gainera Muga de Sada aparteko dermio bat ere bada, hain zuzen ere Zareko (batez ere) eta Galipentzuko mugen ondoan dagoena. Muga de Sada-k Zare, Galipentzu, San Juan, eta Lakuaga-rekin mugatzen du; bertako iturriari esperatzekoa zenez Fuente de la Muga de Sada deritza. Barranco de la Muga, Zareko mugako erreka da, alegia, gorago Barranco de Lausitu deitzen den berbera (ikus Lausitu sarrera). Puente de la Muga de Sada, azkenik, El Pontarrón-en errankidea da, alegia, San Juan-en dagoen Zareko muga-mugako zubikoa ematen du aditzera.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • lausitu (barranco de) - (1994) OV.11 , 966-967
    (...)
    Ageza eta Zareren arteko dermioa da, bi herriotan bizirik dagoena (Ausitu [ausítu], Elausitu [èlausítu] Zaren, Ausito [ausíto] Agezan). -Z- dun aldaera ere dokumentatu dugu, 1682 eta 1698an Zaren eta 1642an Agezan, baina hala ere -s-duna (Lausitu, alegia) lehenago ageri da bi herriotan, eta bakarra da elkartuetan (cf. Zareko 1608ko Lausitu videa). Mitxelenak -tu ohizko bukaera dela dio [AV, 153.], eta batzuetan horren azpian partizipioa dugula (cf. Morionesko Jaugia). Lausitu, aipatu Lauzitu-n oinarri harturik, lauza 'harlauza'-ren eratorri bat dela suposa daiteke (cf. Lauzatzea eta El Losado Uxuen), baina *Lauzatu espero genuke [1596ko Refranes y Sentencias delakoan lauzatu agertzen da: "Modernamente, lauza 'losa' no se conserva más que en dialectos orientales, y en Vizcaya sólo se conoce losa, pero en RS 210 hay todavía lauçatu 'tejado' (cf. arag. losado 'tejado de pizarra', cat. llosat)", Mitxelena, TAV, 74. or.], ez Lauzitu. Izen honen etimologia azaltzeko beste bide bat lau 'zelai'-rekin lotzea litzateke, Lausitu Agezako mugako goi-lautada bat delako [Agezako José Egea jaunak Zaren Llano de Lausitu erabiltzen zutela esan zigun, baina Zaren bertan generiko hori (llano de, alegia) ez dutela erabiltzen erantzun digute behin eta berriz.]. Bigarren bide honek, dena den, bi oztopo nagusi ditu, gutxieneko kontuan: batetik Zaren bertan Plau (< Planu) izatea, alegia, latineko hasierako herskari ahoskabea gorde duen aldaera azaltzea (Pelau Leatxen), eta bestetik Lausitu-ren bukaerako -situ azalpenik gabe gelditzea. Esan bezala, alderdi hau Agezako mugan dago, San Miguel, El Coscojar, El Molino viejo, Dorrondeta eta Muga de Ayesa-ren artean. Barranco de Lausitu Lausitu-n sortu eta El Prado grande gurutzatu ondoan Galipentzuko mugan (La Calera edo Fuente de Penaki aldean) Barranco de la Muga de Ayesa-rekin batzen da. Bat egite honetatik Galipentzun Barranco de Errekagaitza deritzan erreka sortzen da.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • lausitu, barranco de - (1998) NA.TM , LIV, 91, 206

    Zer:
    Non:
    Jatorria: NA.TM

  • muga, barranco de la - (1998) NA.TM , LIV, 91

    Zer:
    Non:
    Jatorria: NA.TM

  • Barranco de Lausitu - (2019) NA.TOF , 299536

    Zer: Hidrografía
    Non: Ezprogui (Ayesa)
    Jatorria: NA.TOF

  • Barranco de la Muga - (2019) NA.TOF , 299550

    Zer: Espacio rústico
    Non: Ezprogui (Ayesa)
    Jatorria: NA.TOF

  • Barranco de Lausitu - (2019) NA.TOF , 298042

    Zer: Hidrografía
    Non: Sada
    Jatorria: NA.TOF

  • barránko de àusíto - (1992-1999) [NA.TM]
  • barránko de la múga - (1992-1999) [NA.TM]
  • barránko de ausítu - (1992-1999) [NA.TM]
  • barránko de èlausítu - (1992-1999) [NA.TM]
  • Barranco de la Muga (alonimoa)
  • Barranco de Lausitu (ofiziala)
  • Barranco de Lausitu, Barranco de la Muga (gaztelania)
UTM:
ETRS89 30T X.631187 Y.4712990
Koordenatuak:
Lon.1º24'6"W - Lat.42º33'29"N

Kartografia:

174-53-D5 [KAT.10]; 174-53-D6 [KAT.10]; 174-63-B7 [KAT.10]

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper