(...)
Corominasek dioenez [DCELC] hitz hau jatorri hispaniarreko cusculium-en ondorengoa den coscojo-ren eratorria da. Coscojo, "agalla producida por el quermes de la encina roja" da, eta coscoja aldiz, "mata que produce la grana". Aurrekoen eratorria den coscojal ere aipatzen du, eta definiziorik eman ez arren, "coscoja" multzoa edo ugaritasuna adierazten duela segurua da.
Iribarrenen arabera [VN], coscoja artearen antzeko zuhaitz txiki-mozkotea da Erribera aldean, eta metrorainoko bago gaztea Mendialdean. Uxueko gure informatzaile baten arabera [Lucio Berrade Burgui artzain jubilatuaren arabera] bertan chaparro esaten zaionari deitzen diote coscojo Mendialdeko artzainek, eta Agezako gure informatzaileek esandakotik ere ondorio bera atera daiteke. Alabaina, Zaren El Chaparral eta El Coscojar ditugu, elkarren ondoan, eta ez dirudi erabat gauza bera direnik [Mitxelenaren "Un vocabulario aezcoano, salacenco y roncalés preparado por el Príncipe Bonaparte" artikuluan (SHLV, 298-319. orr.) chapar Erronkarin arech-en aldamenean azaltzen da, frantsesezko chêne-ren ordain gisa. Leatxeko El Monte de Aritzandieta-n txaparrak baziren, eta honek froga bezala balio ez badu ere, txapar eta haritz-en arteko lotura idarokitzen duela ezin daiteke uka. Leatxetik hurbil dagoen Ibargoitiko Lekaunen, halaz ere, txaparra artea-rekin erlazionatzen duen "la pieza que llaman arte chaparra" dugu 1651. urtean (PRA-Elo, 2.k.). Ikus, dena den, Galipentzuko Lecino sarreran dioguna], herri honetan behintzat.
El Coscojar Camino de Eslava-tik goiti hedatzen da, Tastaran eta Eslabaraino, herri honetan ere sartzen delarik (oihana, ez toponimoa).
Gezari alto, El Saso, Santa Marina, El Boyeral eta Tastaran-ekin mugatzen du.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11