(...)
Hemen larre 'euntze' izena dugu berriz, eta -eta atzizkia. Agezako Lakuaga eta Zareko Mandaputia aztertzean diogunez, alderdi guzti hau (hots, Eslaba, Galipentzu, Ageza, eta Zareren arteko muga aldea) oso eremu urtsua da, aipatu herri horietako bakoitzean larre bat baino gehiago egoteak frogatzen duenez: Prado de Gezari Eslaba eta Galipentzun, Prado de La Elka, Prado de Pollungu eta Prado de Larreta Galipentzun; Prado de Arana eta Prado de Lakuaga Agezan, Prado de Mandaputia eta Larreandia edo El Prado grande Zaren...
1335ekoa den toponimo honen lehen lekukotasunean Larreta gabe, Larrieta dugu, hau da Larre + eta-tik, e + e > ie aldakuntzaren bidez atera den forma.
Barranco de Larreta [larréta] dermioa gurutzatu eta Aragoatik hurbil Barranco de Errekagaitza-rekin batzen da. Bi dermiook (Larreta eta Errekagaitza-k) batzutan Larreta izenpean eta beste batzutan Errekagaitza izenpean azaltzen den "corraliza" osatu izan dute [Berriki arte gutxienez. Ikus Corraliza sarreran dioguna.].
1730ean azaltzen den Saso de Larreta, itxuraz, 1687az geroztikako Saso de Errekagaitza bera da, alegia, Larreta eta Errekagaitza-ren arteko oraingo Saso de la(s) Roza(s) zazua.
Honi Santxoteuntzea ere deitu ohi zitzaion (ikus sarrera hau).
Camino de Larreta-n, Cantón de Bartasteka-n dagoen portiluari Portillo de Larreta esaten zaio.
Bide honetan eta Zareko mugan dagoen iturriari Fuente de Larreta edo Fuente de Penaki izena ematen zaio. Hauetaz landa, gorago aipatu Prado de Larreta dugu Zareko mugaren ondoan, altxonbidearen aldamenean.
Larreta-k Errekagaitza, Saso de la(s) Roza(s), Pollungu eta Bartasteka-rekin mugatzen du.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11