(...)
Kalea / Calle: ED50 30T X.500176 e Y.4771955, alt. 185 m. // San Lorentzo izenak gaur egun Restergo eta Torre bitarteko kale nagusiaren zatia izendatzen du [27 Ikus kale nagusiaren zatiak Kallebarrena atalean]. Erliebeari begiratuta, ondo konpondutako Done Laurendi Martiria [28 Ermitaren koordenatu zehatzak hauek dira: ED50 30T X.499636 eta Y.4772455. Altitudeari dagokionez, 285 m ingurura dago] ermita txukuna dagoen gain apalaren oinetan dago eta hari zor dio izena. Santu titularraren eguna abuztuaren 10ean denez, jaia eta herri bazkaria ospatzen da ermita inguruko landetan. Ekitaldi hau da kontzejuko jai guztien artean jende gehien biltzen duena. Garai batean ermitaren inguruan, haren jabegopeko hariztia egon zen. 1789an ermita eraitsi nahi izan zuten, herritik urrun zegoelako eta erromeria arriskutsua zelako «para la moralidad y las buenas costumbres», ‘moraltasunerako eta ohitura onetarako’ alegia. // San Lorenzo forma euskaratzean aldaketaren bat egin beharra dago eta, herriak erabiliko lukeen San Lorentzo forma erabil daiteke, edota Done Laurendi aldaera kanonikoagoa eta serioagoa. Hala ere, ermita baten adbokazioaz ari garenez, egokiagoa dirudi kalea izendatzeko toponimo bat bakarra erabiltzea hizkuntza ofizial bietan
(...)
IZ.03 - Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala
Laburdura: IZ.03
Egilea: GALÉ GARCÍA, Patxi & GORROTXATEGI NIETO, Mikel & MUGURUTZA MONTALBÁN, Felix
Titulua: Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Izenak bilduma 03
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 2013
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.