Leku-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Robina - Lekuak - EODA

Robina (Auzoa)

Entitatea:
Populamendua/Auzo ez-ofiziala
Arautzea:
arautu gabeko lema 
Non: Aiara
Kokalekuak:
  • robina - (2013) IZ.03 , 139. or.
    (...)
    Auzoa / Barrio: ED50 30T X.494203, Y.4769991, alt. 320 m. // Ohikoan La Torre deitzen den auzo nagusiaren iparraldean dago Rubina, Itzalde ibaiaren ertzean, Kexaatik Beotegira doan errepideko zubia igaro eta berehala. Gaur egun Los Avellanos etxea eta Los Arcos hotelaren eraikina besterik ez dago auzo honetan. // Gaur egun auzoaren izena den arren, 1709an monte de Rubina forma dokumentatzen dugu. Abizena ere bada, eta Rubina da ezagutzen zaion forma bakarra. 1745eko errolda edo Fogueración delakoan Prudenzio de Rubina bat aurkitzen dugu Urduñako Calle Vieja izenekoan. Gaurko ahozko erabileran, lehen bokala irekiago ebakitzen da: Robina, eta 1877ko Libro de Álava delakoan ere halaxe ageri da. Etimoa ilun samarra da, baina euskaraz seguruenik bokalen bat egongo zen hasierako rhorren aurretik: // *Arrubina edo *Errubina. Hipotesi honetatik abiatuta, daitekeena da toponimoak hemendik gertu elkartzen diren Itzalde eta Barranco del Molino erreken batze puntuari erreferentzia egitea, haien arroak errepideak zeharkatzen duen zubiaren azpian elkartzen baitira. Euskarazko osagaiak arro izen arrunta, ‘ibarra, ibaibidea’, eta bi zenbakia direlako, azken hau era honetako toponimo deskribatzaile gehiagotan agertzen dena, hala nola Urbi edo Urbieta, Pagobieta etab. Hala eta guztiz ere, ez da guztiz baztertu behar antroponimoren bati erantsita, amaierakoa -ina partikula izatea (Paternina, pater ‘aita’ hitzetik...) edo adjektibo bihurtutako substantiboren bat izatea, bide horrek eskaintzen dituen aukera guztiekin. Eta zergatik ez da etorriko rubeus ‘urregorriaren kolorekoa’ adjektibotik? Goitizena izan daiteke –ikus Gorri(a), Bal(t)za… euskal abizenak– edo toponimoa ere bai. Toponimoetan gogoan izan behar ditugu Bartzelonako Rubí (rivu rubeu ‘ibai gorri’) eta Fontrubí, baita Penintsulan antzeko esanahia duten Fontoria, Hontoria, Fontoira edo Fontoura ere, eta halakoetarik ehunka –font aurea-tik eratorriak ‘iturri gorriska, urre kolorekoa’–, baita euskal eremuko Iturrigorri ugariak ere
    (...)

    Zer: Auzoa
    Non: Kexaa [Aiara]
    Jatorria: IZ.03

 

 

UTM:
ETRS89 30T X.494133 Y.4769764
Koordenatuak:
Lon.3º4'19"W - Lat.43º4'50"N

Kartografia:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper