(...)
Kalea / Calle: ED50 30T X.499871, Y.4771476, alt. 180 m. // Luiaondoko kale nagusiak tarte batean hartzen duen izena da, euskarazko hitz arrunta, herriaren sarreratik San Domingo kalea elkartzen zaion lekuraino, hain zuzen ere [19 Ikus kale nagusiaren zatiak Kallebarrena atalean]. Hemen altxatzen da ospe handiko Aretx Malatua egon zen tokia gogoratzen duen gurutzea. Zuhaitz hori Lope García de Salazarrek aipatu zuen Bienandanzas e Fortunas [20 Ikus Luiaondoko kontzejua] lanean eta, tradizioaren arabera, bizkaitarrek horraino joaten ziren euren jaunaren atzetik lurren defentsan. Gaur egun aipatutako gurutze xumeak ematen digu horren berri. // Toponimo hau euskal hitz arrunta da ‘leku urtsua, istinga’ adiera duena edo, Azkueren arabera, ‘itsasoaren nahiz ibaien urak gora egitean, urez betetzen diren lur baxuak’. Arabako lautadan Madura edo Matura forma erabiltzen da eta beste leku batzuetan Fadura, Getxon esaterako [21 Euskaraz ohikoa da p-m ezpainbikariak nahastea, baita f-p soinuen alternantzia ere. Oraindik ere Bizkaiko toki batzuetan behintzat nahastu egiten dira]. Ibaitik gertu dagoenez, jatorrian izen deskriptibo arrunta izango zen seguru asko, baina denborarekin esanahi hori galdu egin du, besteak beste, ibaiaren ibilbidea ondo egokitu delako. Herri honetako Oloste izenaren iruzkina egitean aurreratu dugunez, leku horretan egondako ola nagusiari ere Padura esaten zitzaion
(...)
IZ.03 - Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala
Laburdura: IZ.03
Egilea: GALÉ GARCÍA, Patxi & GORROTXATEGI NIETO, Mikel & MUGURUTZA MONTALBÁN, Felix
Titulua: Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Izenak bilduma 03
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 2013
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.