Leku-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

La Iglesia - Lekuak - EODA

La Iglesia (Auzoa)

Entitatea:
Populamendua/Auzo ez-ofiziala
Arautzea:
arautu gabeko lema 
Non: Aiara
Kokalekuak:
  • iglesia, la - (2013) IZ.03 , 13, 17, 59. or.
    (...)
    Gainera, gerta daiteke hizkuntza ofizial bietan izenak nabarmen desberdinak izatea eta horrelakoetan biak normalizatu eta ofizialduko dira. Hala gertatzen da Opellora / Costera, Elexalde / La Iglesia... eta era horretakoetan. Irizpide hori ematen da aditzera Euskararen Erabilpena Arautzeko Oinarrizko Legean ere, haren 10. artikuluak Legebiltzarreko saiora joan ziren alderdi politiko guztien aldeko botoa izan zuelarik [2 Azaroaren 24ko 10/1982 Legeko 10. artikuluan honako hau ezarri zen: // «1. Autonomia Elkarteko lurralde, udal, herri, geografia-gorabehera, hiribide eta, oro har, toki-izen guztien izen ofizialak Jaurlaritzak, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek edo Toki-Erakundeek finkatuko dituzte, bakoitzak berari dagokion aginte-eremuaren barruan eta, beti ere, jatorrizko izen euskaldun, erromantzezko edo gaztelaniazkoari, hizkuntza bakoitzari dagokion idazkeraz men eginez. // Toki-erakundeen eta Eusko Jaurlaritzaren artean aurreko atalean esandako izen ofizialei buruzko auziren bat gertatuz gero, Eusko Jaurlaritzak ebatziko du, aurrez Euskaltzaindiari bere iritzia eskatu ondoren. […] 3. Izen hauek oso ezberdinak izanez gero, bide-seinaleei buruzkoetarako, biak ofizialtzat joko dira»]. Irizpide honen aldekoa da Euskaltzaindiko Onomastika batzordea ere, eta aipaturiko Legean eta Autonomi Estatuan jasotakoari jarraiki, Euskaltzaindia da gai honetan erakunde aholkulari ofiziala [3 Autonomi Estatutuko 6.4 artikuluan honako hau esaten da hitzez-hitz: «Euskarari dagozkionetan, Euskaltzaindia izango da erakunde aholku-emale»]. Dena dela, Lege horretan ez da zehazten «oso ezberdinak» izate hori zertan datzan, nahiz eta zentzuzkoak izanik, bertakoek hala hartzen badituzte edo forma bat eta bestea elkar trukatzeko zailak baldin badira, «oso ezberdintzat» jo behar direla dirudien. Argi dago, beraz, Aretxazar, Etxabarri edo Campijo bezalako izenek ezin dituztela onartu baliokidetzat, ez idatziz ez eta era ofizialetan ere, Arechazar, Echabarri edo Kanpijo idazkerak [...] Zoritxarrez, toki askotako euskal izenak azkenengo euskal hiztunekin batera galdu ziren eta gaur egun ez daukagu izen horiek jakiteko modurik. Baina zenbaitetan, horietako batzuk berreraikitzeko aukera izaten da. Euskal Herriko mendebaldean eliza dagoen auzoa izendatzeko Elexalde erabiltzen zela argitzen duten adibide asko ditugu. Hala gertatzen da Barrundian hasi eta Amurrio nahiz Beotegiraino, herri horretan oraindik ere XIX. mendean Elejalde forma dokumentatzen baita, hau da, euskal izenaren forma gaztelaniartua. Hori dela eta, egungo Barrio de la Iglesia eta antzekoak euskarazko Elexalderen itzulpen hutsak direla esan genezake eta, horrenbestez, bidezkoa dateke atzera bihurtzea [...] Kontzejuko auzoburua / Capitalidad del concejo: ED50 30T X.489319, Y.4767614, alt. 415 m. // Kontzejuko auzo nagusia da, Done Bikendi Martiriaren parrokia eta kontzejuaren etxea ere hemen baitaude. Egungo eliza izango zen, seguruenik, 864an San Félix de Ocari Aiarako eta Menako zenbait eliza eman zitzaizkioneko dokumentuan aipatzen zen Done Bikendi monasterioa. Erretestik Encima Angulora eta gero portura doan A-3630 errepidearen ondoan dago. // Gaztelaniaz Barrio de la Iglesia edo Barrio de Arriba esaten zaio eta, izen hori oinarri hartuta, Elexalde euskal izenaren normalizazioa abia liteke. Añesen izen hori erabiltzen zenik frogatu ez den arren, badakigu Amurrion eta Beotegin erabili direla, baita Euskal Herriko mendebalde osoan ere, Bizkaiko edo mendebaldeko euskalkia mintzatzen zen edo mintzatzen den eremuan, hots: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoako Deba arroan. Hitz konposatua da, batetik mendebaldeko elexa substantiboa dugu, ‘eliza’, eta bestetik alde postposizioa
    (...)

    Zer: Auzoburua
    Non: Añes [Aiara]
    Jatorria: IZ.03

 

  • La Iglesia, Barrio de Arriba (gaztelania)
UTM:
ETRS89 30T X.489184 Y.4767357
Koordenatuak:
Lon.3º7'58"W - Lat.43º3'31"N

Kartografia:

086-42 [FK]

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper