Oharrak: Nafarroako Euskarabidea zerbitzuak eskatuta, Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmen bidez, Aezkoako herrietako etxeen izenak aztertu zituen Onomastika batzordeak, herriz herri, 2015 urtean egindako bileretan zehar. Jasotako datuen argitara, izen horien guztien aldaera batuak erabaki ziren. Lan horretarako oinarri izan ziren datuak Aezkoako ikertzaile talde batek bildutakoak ditugu, ibarreko hizkuntza teknikari Idoia Zabaltzak eskuratuta. Horiez gainera, Patxi Salaberrik jasotako hainbat lekukotza dokumental ere hartu ziren aintzat, hala nola Iñaki Caminok bere doktore tesian aipatutako lekukotza ugari eta, batzordeak eskatuta, Caminok berak etxe horiek izendatzeko ibiltzen diren beste ahozko aldaera asko ere. Bileretara eraman ziren oinarrizko zerrendetako arautze proposamenak Patxi Salaberri batzordeburuak egin zituen eta batzordean eztabaidatu ondoren, ontzat eman ziren egokien jotako aldaerak, sarri etxe bakoitzerako bat baino gehiago.