(...)
Sagast(u)i eta intxaust(u)i explikatzeko, zein sagard(u)i eta intxaurd(u)i erako formekin txandakatu izan diren, toponymiatik ere erraz atera daitekeenez, sagartze (Nafarroa Beherea eta Zuberoan) eta intxaurtze (Zuberoan) ipini izan dira oinarritzat, zuhaitzaren beraren izena horrela agertzen baita, -tze amaierakoa bere duela. Horretara -doi > -dui berrekailua hartzerakoan lehenengo elementuak sargarzt- egin zezakeen, Sagarztegui "bustaliza" izenean bezala (1284, Roncesvalles, dok. 291), itxura guztien araura < sagartze + egi, eta ondorik sagastui > sagasti, alde batetik, eta bestetik intxaurzt- eta ondorik intxaustui > intxausti. Azkue-ren eritziz Erronkarin baizik gordetzen ez zen atze, 'zuhaitza', da bigarren elementutzat hartzen dutena, eta urratze, Erronkariko Uztarroze-koa, hasierako vokala nasala dela, 'urretxa, urritza, < ur + haritz', eta lerratze, Erronkarikoa, 'pinua', aipatzen ditu, eta beste leku batzutan, dioenez, sagartze, 'sagar-zuhaitza', Nafarroa Behere eta Zuberoan, eta, gerezitze, 'gerezi-zuhaitza', formetan agaldurik agertzen omen da, cfr. Morfología vasca, Bilbao 1925, §12.0), 11 orr. Mitxelena, ordea, -tze berrekailuaz mintzo da, cfr. Fonética histórica vasca, San Sebastián 1977, 3. edizioa, §14.4c, 285-286 orr., §4.13, 107-108 orr., ynsausti 'nogal' dela, hala-ere, RS 1596 urtekoan, nº 487
(...)
Zer: Deitura, toponimoa
Non: Euskal Herria
Jatorria:
DRPLV