(...)
NTM-n ez da ageri, eta Arañazko mapan urritzgain eta baita ‘alto de urtizgain’ ere. Badirudi, bigarrenaren kasuan metatesia gertatu dela, eta lehenean, gehienetan bezala, arautzeko joera jarraitu dutela, kontuan izan gabe herriko hizkeraren n,l,r ondorengo txistukari frikarien aldeko neutralizazioa eta ai > ei diptongo itxiera.
Urritza + gain izango lirateke bere osagaiak. Eratorriak azalduta dauzkagu aurreko toponimoetan.
(...)
Oharrak: Badago, haren lagungarri, Etxarri Aranazko udalak eta Trabajos Catastrales enpresak argitaraturiko mapa, leku-izen guztiak ondo kokaturik ematen dituena.