(...)
Ez da ageri ez NTM-n, ez Arañazko mapan, eta harritzekoa da, oso ezaguna baita herritarren artean, San Adriango erromeria egiten den bide ondoan dagoelako. Toponimoak berak esaten duen moduan (ur + bi(k) + jotzen + d(u)en + zu(b)i), zubiaren ondoan bi ur korronte elkartzen dira, iruittuerreka eta iraigorriko erreka.
(...)
Oharrak: Badago, haren lagungarri, Etxarri Aranazko udalak eta Trabajos Catastrales enpresak argitaraturiko mapa, leku-izen guztiak ondo kokaturik ematen dituena.