(...)
NTM-n txaradigorri, eta horrela dokumentaturik: charadigorri (1777), charadigorrigaña (1707) eta charaigorri (1917). Arañazko mapan charaygorri. Toponimoaren lehen osagaiak ondorengo bilakabidea izan du, seguruenik: txaradegi > txaradei (herskari belarearen galera)> txaradi(i) (VV > VV > V)> txarai(i) (hortzetako herskariaren galera) > txaai (bokal berdinen arteko dardarkari xamurraren galera)> txai (bokal murrizpena). Txaradegi-a zuhaitz (pagoak, bereziki) lirain eta luzez osaturiko eremua dugu. MB-k (2000, 367) horrela azaltzen du: “Literal ‘Jaral Rojo’, más apropiado ‘Raso del Jaral’. Del vasco txara ‘planta joven de cualquier especie forestal’, el sufijo abundancial –di y gorri ‘rojo, pelado’”.
Lehen eratorriak, toki iluna, eguzkirik gabekoa, adierazten du. (…)
(...)
Oharrak: Badago, haren lagungarri, Etxarri Aranazko udalak eta Trabajos Catastrales enpresak argitaraturiko mapa, leku-izen guztiak ondo kokaturik ematen dituena.