(...)
Hau ere ez da ageri dokumentazioan. Era ezberdinetan entzun daiteke egun: lakunzarragalduzaneko zulue eta baita lakunzarrailzaneko zulue. Argi dago noizbait lakuntzarraren batek heriotza aurkitu zuela aipatu tokian, eta horixe litzateke toponimoaren jatorria. Aipatzekoa da, berriro, n,l,r ondorengo txistukari frikarien aldeko neutralizazioa gertatzen dela: lakunzarrailzan zulue.
(...)
Oharrak: Badago, haren lagungarri, Etxarri Aranazko udalak eta Trabajos Catastrales enpresak argitaraturiko mapa, leku-izen guztiak ondo kokaturik ematen dituena.