(...)
NTM-n astoain, eta XIX. mendeko Arañaz elkarteko mapan, astubiain. Asto + gain izan daitezke bere osagaiak, eta horrela astobizkar-en (MB, 92, Valcarlos) pareko izango genuke. Ondorengoa izango litzateke bere bilakabidea: *astogain > astoain > astuain > astuein.
Siyetsa, bestalde, hezetasun handiko lekua, ur-paltsak eta guzti, adierazteko erabiltzen da.
(...)
Oharrak: Badago, haren lagungarri, Etxarri Aranazko udalak eta Trabajos Catastrales enpresak argitaraturiko mapa, leku-izen guztiak ondo kokaturik ematen dituena.