(...)
NTM-n alpistazuri jaso dute, eta horrela dokumentaturik ere 1882an. Lehen osagaia landare edo belar mota bat izan daiteke. Mitxelenak (OEH, I, 821) alpitz (G-nav) dakar: “Escoba que se hace con ciertas hierbas, y sirve corrientemente para limpiar los suelos”.
Azken osagaiaren bokal arteko kontsonantearen galera suertatu zaio, bai dardarkari xamurra dela burutzapen dokumentatuaren kasuan, bai ezpainetako herskari ahostuna dela zubi izatekotan osagai hori. Beste toponimo batean, gutxienez, gertatu da zubi > zui bilakabidea (urbijotzendenzui) eta, egun ere, horrela erabiltzen da herriko hizkeran; bestea, ordea, hasierako txistukaria afrikatuaren alde neutralizatua ageri zaigu bai hizkeran, nola toponimian (txuixoo < txurisoro).
(...)
Oharrak: Badago, haren lagungarri, Etxarri Aranazko udalak eta Trabajos Catastrales enpresak argitaraturiko mapa, leku-izen guztiak ondo kokaturik ematen dituena.