(...)
ZYPRO ETA ZYPROARRA, ETA EZ FRANTSES OINARRIZKO XIPRE ETA XIPRETARRA ETA GAZTELANIARA MOLDATURIKO TXIPRE ETA TXIPRETARRA // Euskal Akademian 1995-VII-6-an sarrera emana. // Euskal Akademiaren uztaileko batzarrera ezin joan izango naiz, zeren hilaren 18-an Grezia-ra joateko bainaiz neure emaztearekin, ezkondu gineneko zilarrezko ezteiak ospatzen baititugu. Beste lagun batzuekin batera goaz, haien artean ere zilarrezko ezteidunak badirela. // Batzarrean Statu-izenen arazoa atera baledi Zypro dela-ta eginiko lan hau igortzen dut gogoan har ledin, bidalirik ditudan oharrekin batera, zein euskaltzainen artean orainarte zabaldu ez baitira, Onomastika batzordekotzat egin zena ere zabaldu ez den bezala, nahiz-eta horiek guztiak ikusirik moldaturiko berri bat bai, zabaldu den, Pello Salaburu-k in situ eginiko zuzenketekin batera, eta euskaltzainek ez baitakite aurreko zertan oinarriturik dagoen. Nik uste dut euskaltzainok, eta beste edonork berdin, eskubide osoa dugula gure eritzia beste euskaltzain guztiek ezagut dezaten, prozedurazko omen den tranparik bitarteko jarri gabe, eta obskurantismoan erori gabe. Izan-ere uste dut haintzat hartzeko moduko kontua dela orain bidaltzen dudana ere. // Arau honetara gogora beharrekoa dut harturik dugun Euskal Akademiaren apirilaren 28-ko agirian hurrengo hau erraiten dela: "J. M. Satrustegik galdetzen du ea exonomastikako azpibatzordea kendu beharko ote den, Onomastika barne, beste baten mesedetan, ezezkoa erantzuten zaiolarik". Euskal Akademian ez du, dirudienez, ezertako balio, ez zenbait batzordek, ez euskaltzain izaitek, besterik demostratzen ez den bitartean. Hori hala balitz zer philosophia faszismo intelektual demokrata itxurako ez denetan oinarritzen den jakin nahi nuke. // Ene liburu Pertsona-izenak euskaraz nola eman (eta exotoponymiaz eraskin bat) titulupekoan, Bilbao 1994,297 orr., 122 nota, hurrengo hau diot: "Kypro, edo Zypro-ko Errepublika", "Ingelesez Cyprus, eta alemanez Zypern erabiltzen dute, greko zaharrean ------- (Kypros, -ou) baitzen, eta latinez Cyprus, -i, edozein modutan ere beti -y-grekoa duela. Frantsesez Chypre, hasierako ch- [s] modura ahoskatzen dela. Gaztelaniak frantsesetik hartua du eta graphia gaizki irakurri izan da. Guretzat hoberena grekotik hartzea da. Gainera Kypro-n bertan egungo egunean Kipros ahoskatzen da. Edo nahiago balitz Zypro". // Ikusten denez ingelesek zuzen-zuzenean harturik dute latinezko nominativoa: Cyprus. Nahi balitz bide hori ere segi liteke, baina badirudi Zypro formara moldatu behar litzatekeela gure arteko joeraren araura, Duvoisin-ek berak ere Zipro baitarabil. // Leiçarraga-k gentiliziorako cypriano tradizio latinotik jasorikoa emaiten du, hain-zuzen-ere pertsona-izen moduan, hartan jatorria izanik, ezaguna dena, eta erdaraz Cebrián erako deiturak utzi dituena, cfr. ene aipaturiko lan Pertsona-izenak euskaraz nola eman, §1, 179, han hurrengo hau izkribaturik baitut: "Joan Mari Lekuona-k diostanez Urkizu Tolosa-koan bada haizpeko ermita bat Zipirio moduan ezagutzen dena, izenak aurretik saindu-praenomen-ik batere ez duela, ene ustez oso tradizio zaharrekoa, Prudentzio poeta kalagurritarrak berak ere izen honi dagokiola ez baitu IV mendean latinez halakorik erabiltzen, apurtxo bat goraxeago ikusi dugunez. Patxi Salaberri-k, beste alde batetik, erraiten dit Nafarroan badirela Zipirio, Zipiro hagiotoponymoak, eta hau erran-berri dugunaren indargarri da. Zipirio formaren iturrian < grekotik latinera iraganiko Cypriano dugu, hasierako oklusivo gorraren assibilazioa, -i- aurrean duela, latinez eginik, eta euskaldunen artean -n- vokal artekoa galdu eta –pri multzoan agertzen den muta cum liquida delakoa -piri- moduan deseginik". // Duvoisin-ek, ordea, ziproar darabil, eta hori da hemen hautatu duguna, zeren zypriano erakoak egungo egunerako urrunsko gelditzen direla uste baitut, saindu-izenari hestu loturik egoiteaz gainera. Proposatzen zaigun txipretar delakoa iratxo bat besterik ez dela iruditzen zait, gaztelaniaz moldaturiko gallizismo phantasmagoriko baten euskaraz irauneraztea baizik ez
(...)
Zer: Estatua, uhartea
Non:
Jatorria:
DRPLV