Oharrak: Erreferentzietan LLAP ageri denean, "lekuan lekuko arautze proposamena" esan nahi da: aholkulari gisa, nork bere jatorrizko inguru geografikoan, Jean Haritxelharrek, Piarres Xarritonek, Txomin Peillenek, Jean Louis Davantek eta Txarles Videgainek egin zituzten proposamen hauek.
BBAP ageri denean, ordea, hurrengo urratsa izan zen "behin-behineko arautze proposamena" esan nahi da: ikerketaren ondorioz, eta informazio guztia ikusirik, egindako lehenbiziko arautze proposamena izan zen, gero Onomastika batzordeari pasatu zitzaiona (egilea: Beñat Oihartzabal?).
Lan horretan emandako behin-betiko proposamenen kasuan, ordea, jatorrizko datu-basean erregistroak zuen zenbakia (Lekukodea) ematen da erreferentzia gisara, modu honetan, behar balitz, lotura hori berrezarri ahal izan dadin