(...)
Balarata da 1537ko eta 1597ko lehen lekukotasunetan agertzen den aldaera; honen ondoan Malagatta (1705) eta Balagata (1776) ditugu, agian herri-etimologiaz, eta Balareta (1747) disimilatua.
Galipentzun gainera, Balarate eta Baladata ditugu (toponimo honen etimologiaz ikus Galipentzuko Balarata sarrera).
Agezan orain Balagata [bàlagáta] edo Malagata [màlagáta] erabiltzen dira, hau da, XVIII. mendean agertzen diren aldaki berak.
Balarata-k Galipentzuko Balarata eta Las Fuenticas-ekin (ikus sarrera hauek), Kanpobarrena (Kanparrena orain), Arana, Onborduia, Ategarate eta Gezari (bajo)-rekin mugatzen du. Hemendik igarotzen zen lehen Zangozatik Epaiz eta San Gines-a zihoan bidea.
1597rako agertzen den Portillo de Balarata oraingo errepidean (eta aipatu bide horretan seguru asko) dago, Cuesta de Gezari-tik hurbil.
(...)