(...)
Gaurregun Molino viejo deritzan errota aspaldiko Errotaxarra-ren ordaina da, eta inoiz edo behingo Molino bajo berbera dugu.
Orain errota hondatua dago, eta Molino viejo izenak eraikuntza horren inguruko lurrak ere ematen ditu aditzera. Larrea errotaren ondoan dago, eta erregua gorago Río de Armillos eta beheitiago Río de Kiñueta deitzen dutena da, dokumentazioko Río de Errotaxarra, alegia.
(...)