(...)
Egungo Jautu [xáutu]-ren jatorria latineko saltu 'zaldu'-ren eratorri batean bilatu beharra dago, hain zuzen ere albokaria bokaldua zuen izen batean (cf. Uxueko Zautelu). Dokumentazioan s- grafema ageri ohi da aurren lekukoetan. Aurrerago ere, noiz edo noiz, aurkitzen dugu s-dun forma (ikus Jautuarana). J-dun aldaerak ere goiz-goizetik edireten ditugu, hasieran sabaiaurreko igurzkari ahoskabea ([sh]) adierazten dutela gure iduriko (ikus Grafia kontuak atala), eta gero belare ahoskabea ([x]). Batetik besterako pausua noiz burutu zen ez dakigu.
S-dun aldaerak jatorrizko sautu-ren isladatzaile izan daitezke, baina j-dun formekin goizdanik aldizkatzen direnez, egun Xautu(arana) idatziko genukeenaren ordez daudela uste dugu. Gainera, oraingo Jautu [xáutu] erdiesteko aurreko Xautu [sháutu] bat suposatu behar da, Suarbe > *Xuarbe > Juarbe-n bezala (cf. Uxueko Uxue sarreran dioguna).
Behin edo beste x- duen aldakia ere ageri da (Xautuarana, 1582an [PRA-Oibar, 3. k.]), eta bukaeran gaztelaniaren eraginez (edo notari erdaldunek hala nahita) -o duena (Jautto, 1764ean [Id., 62. k.]). Sarritan Jauta (1845 [Id., 118. k.]), Sauta arana (1594 [Id., 8. k.]) edo Jauta arana (1592 [Id., 6. k.]) dokumentatzen ditugu, alegia, -u > -a aldakuntza nozitu duten aldaerak, seguru asko ondoan harana izena dutelako.
Jautu Barranco de Jautu-ren alboan dago, gaurregungo Regandia-tik gertu, eta herri ondotik Leatxeko mugako Alto de Leatxe (Leatxkaratea behinola, antza) eta Mugarana-raino zabaltzen da. Zalduetan askotan larre edo euntzeak aurkitzen ditugu, eta beraz ez da harritzeko Jautu-n ere larrea izatea (Ikus gorago. Ikus, halaber, Ezporogiko Sariogunea sarreran dioguna).
Fuente de Jautu gorago ikusi dugun Madre de la Fuente bera da.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11