(...)
Oinarrian Santxo edo Santxote antroponimoa egon liteke (cf. Galipentzuko Santxoteuntzea). Bukaera ez da argia (-tegia?). 1734eko Chanchoteria eta 1752ko Chanchotoria txistukari-asimilazioz azal daitezke (cf. Santxiko-tik atera den [Barbara Senosiain Dueña de la Casa de Chanchico", PRA-Kaseda, 26. k., 1774.] Izkoko Casa Txantxiko, edo Olloibarko Egillorko 1795eko Casa de Sancho edo Casa de Chancho [PRA-Asiain, 175. k. Cf., gainera, Arbizuko 1652ko Sanchorenlabaquiondoa, Chancholabaquia 1699an (EAE, 275. or.). Guztiarekin, hipokoristikoak ere izan litezke.]).
Barranquizo de Santxotoria Murillo eta Uxueren arteko mugaldeko errekasto bat zen.
(...)