(...)
Egun ermita dena despoblatutzat jotzen da 1534eko zerrendan. Herrixkaren azken hondakinak ermitatik hurbil ikus daitezke oraindik, Carretera de la Sierra-ren ondo-ondoan. Hemen aurkitu ziren Jupiter eta Lakubegi-ri eskainita dauden bi harri erromatarrak [Inscripciones romanas, 33-34. orr. La Blanca-ren inguruko elezaharrez J. Juríoren Ujué, 7-9. orr., J. Gárrizen Despoblados laneko 12. or., eta J. J. Urangaren UM-ko 31-34. orr. ikus daitezke.].
1534az geroztik arrunta da dokumentazioan.
Ermitako Ama Birjinaren irudiaren oinarrian Abeaga inskripzioa irakur daiteke, beharbada habe 'zutabe', 'zuhaitz', 'gapirio', 'zurkaitz', 'gurutzea' [Ikus Azkueren DVEF.], eta -aga elementuez osaturik dagoena (cf. Arbolaga). Honen arrazoia, dena dela, ez dugu garbi ikusten.
Iturmendin galtzada baten izena den Abeaga agertzen da 1776an [Nicolás Arbizu, TI, 263. or.] eta Unanun "futreak" (arranoak, alegia) egoten diren Fruteko abeta [frutéko abéta] toponimoa dugu orain [NTEM-VIII, 75. or.]. Zarautz eta Getariaren arteko barneko errepidean Abeta ikus daiteke idatzirik seinale moduko batean, baina ez dakigu Abeta hori baserria den, auzoa, mendia... edo beste zerbait. Aezkoan (eta beste toki batzuetan) habea behiak eta izutzen dituen euli mota bat da.
Blanca izenondoa herriko elizan dagoen Ama Birjinaren irudi beltzaranetik bereizi nahiari leporatu behar zaiola dirudi.
Santa María la Blanca-k ermitaren inguruko lurrak ere adierazi eta adierazten ditu.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11