(...)
Egun ezezaguna den dermio hau Camino del Molino-ren ondoan zegoen, hau da, Aragoako errotara doan bidean, 1792rako eraiki zen errota berria igaro eta, baina honetatik hurbil, goraxeago.
San Vicente oraingo Carasolalto-n zegoen, Mugazuria eta Cuartochiguito-ko mugan. Alto de San Vicente Portillo de San Vicente (gaurregungo Portillo del Señor) dagoen gaina zen; Carasol de San Vicente Carasolalto-ren zati bat zen.
Ez dakigu ermitarik ba ote zen, baina hemendik hurbil Villantigua despoblatua egotea aintzat hartzeko dela uste dugu.
(...)