(...)
Zaila da era ezberdin askotara agertzen den izen honen aldaera batua taiutzea. Guztiarekin, aldatzen den segmentua hasierakoa da bakarrik (boxa-), bukaerakoa (-garea) aldioro berdin azaltzen delarik [Irunen -garea antroponimo bati erantsia edireten dugu Azubelegarea toponimoan (J. A. Loidi Bizkarrondo, "Aingeru Irigaraien oroimenez", in AIO, 423-434. orr.), baina itxuren arabera, eta Uxueko izenarentzat proposatzen dugun etimologia zuzena bada, Irungo toponimoarekin loturarik ez luke.]. Boga garea (1691), Boja garea (1701), Bosagarea (1722), Bossagarea (1778), Busagarea (1780, 1794)... Guzti hauen azpian gure ustez Boxagarea [boshagarea] (edo Buxagarea agian) dago. 1691ko Boga garea edo 1701eko Boja garea aldaeretan sabaiaurreko igurzkari ahoskabea egon zitekeen (ikus Grafia kontuak atala), baina -j- [x] belarearen ebakeraren islada ere izan daiteke.
Itxura guztien arabera 'ezpeldia' esanahia duen erdal bojacal, bujacal-en aldaera baten euskaratzearen ondorea da toki-izen hau (*boxagar, *bojagar-ena, antza. Cf. El Busagar Oibarren 1703an [PRA-Irunberri, 1. k.], El Buxagar urte berean [PRA-Oibar, 30. k.], El Bujagar 1719an [Id., 36. k.]). 1778 eta 1794eko Busagarea erdal Bujagar-en eraginari zor dakioke, baina ezin dugu baztertu Uxueko toponimoa den Busa-rekiko nahasketa. Uxueko udalerri osoan ezpelak oso ugariak izatea proposatzen dugun etimologia honen aldekoa da.
Boxagarea Bigas ondoan zegoen.
Honen arabera Barranco de Boxagarea oraingo Barranco de Bigas-en goiko zatia zatekeen, eta Pozo de Boxagarea altxonbideko egungo Pozo de Bercero. Alto de Boxagarea oraingo Alto de Bigas izan zitekeen.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11