(...)
[Euskararen mugak. Murillo el Fruto] Izen hau Artecorregua da 1613an [PRA-Kaparroso, 19. k.], Articorregua 1615ean [Id., 26. k.], Artticorregua 1774ean [PRA-Kaseda, 26. k.], eta Alto de Regua 1861ean [Murilloko hipotekak, 172. zkia., 115. or.]. Azken hau herri etimologiaz sortutako aldaera da, baina garbi dago ondoan duen Mendi-k interpretazio hori bultzatzen eta bideratzen duela:
"una pieza...en el termino de Artticorregua tenientte á...Mendi y la viña de la torre"(1774)
Honen oinarrian Leatxeko Erregumaiorea-n eta Morionesko Loiaerregua-n dugun erregua 'erreka (handia)' bera dukegu, hasierako elementua arteko 'tarteko' delari (Cf. Galbarrako Bengo erregua [PRA-Artabia, 5. k., 1700.]). Alabaina, ez dugu alderdi honetatik ubiderik iragaten zelako frogarik bat ere.
(...)