prado grande (cabezal de), (cabezo de), (hoyo de) (saso de), el -
(1994)
OV.11, 982
(...)
Euskarazko Larreandia-ren ordezkatzaile dugu egungo El Prado grande leku-izena. Larreak, esan gisan, belarra franko hazten den eremu urtsuak dira (ikus Agezako Lakuaga), gure informatzaileak dioenez soto 'zaldu'-ak baino lur sendoagokoak (ikus, alabaina Agezako Euntzeberri-n dioguna).
El Prado grande-k Muga de Ayesa, Mandaputia (cf. Prado de Mandaputia), Galipentzuko (Prado de) Larreta-rekin, Malabranka eta El Cascajo-rekin mugatzen du. Hondar honen alboan Saso del Prado grande daukagu.
Cabezal edo Cabezo del Prado grande dokumentazioko Cabezo de Larreandia-ren ordaina da, hots, edireterik izan ez dugun *Larreandiburua batena. Gain luze hau altxonbidearen paretik doa, eta gorago aipatu dugun Cabezal del Prado de Mandaputiarana-ren jarraipena da.
Hoyo del Prado grande, azkenez, Galipentzuko mugako zuloa da, Saso de Malabranka-ren aldamenekoa.
(...)